Monasterio frantziskotar bat sortu zuten 792 urtean baina herria bera 1610an fundatu zen. 1641ean ihesi zetozen irlandar matxinoak hartu zituen eta 1689an Derryra bidean zihoazen Jakue II.aren gudaloste ingelesak hiriaz jabetu ez zitezen Gilen III.aren aldekoek su eman zioten Omaghi.
1768an Omagh bihurtu zen Tyroneko konderriko hiriburu Dungannon ordezkatuz. Sarritan uholdeak izaten zituenez (aipagarrienak 1909, 1929, 1954, 1969, 1987, 1999 eta 2007an) Strule ibaiaren inguruan dikeak eraiki dira.