Thomas Miller New Jerseyko familia judu batean jaio zen, 1949ko abenduaren 13an. Sei urte zituelarik, familia Delawarera aldatu zen. Pianoa ikasten hasi zen, saxofoia ondoren, eta azkenik gitarra. Idazteko eta poesiarako interesa ere izan zuen, eta zaletasun horiek Richard Hell adiskidearekin partekatu zituen. Biek eskolatik New Yorkera ihes egin zuten.
1972an, Richard Hell, Billy Ficca eta hiruek Neon Boys taldea sortu zuten, 1973an Television izena hartu zuena. Orduko Richard Lloyd zen taldeko bigarren gitarra-jotzailea. New Yorkeko punk klubetan jotzen hasi ziren, CBGBn bereziki. 1975ean, Verlainek Hell bota zuen taldetik, eta Fred Smith baxu-jotzaileak ordezkatu zuen lehenbiziko albuma argitaratu aurretik. Beste bi disko kaleratu ondoren, taldea 1978ko uztailean desegin zen.
1980ko hamarkadan, bakarkako ibilbideari ekin zion, eta 1990ekoan elkarlanean aritu zen beste musikari batzuekin, Patti Smith neska-lagun ohiarekin barne.