Zornotza Aretoa 1994an sortutako kultur-gunea da, Zornotza udalerri bizkaitarraren nagusia, bertako Udalak kudeatutakoa. Zinema areto izandakoa berriztatu eta gaur batik bat antzerkirako atondutako tokia da.
Aretoak guztira 340 jesarleku dauzka, 240 besaulki-patioan eta gainontzeko 100 jarlekuak anfiteatroan, aretoaren goiko aldean.
Zornotza Aretoa 1994an jarri zen martxan.Zine zaharraren birmoldaketa batetik hasita, toki berean kokatu zen gaur egun ikus dezagun antzoki hau. Zornotza Aretoak herriak zeukan kultur ekintzen hutsunea bete bete zuen. Gaur egun hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera ematen digu. Argi dago ezingo genukeela gure herrian antzerki lanekin edota musika emanaldiekin beteak beste ongi pasatu Zornotza Aretoa ez balego.
Zornotza Aretoak 340 jesarleku dauka. Ia guztiak besaulki-patioan daude, 240 hain zuzen. Gainontzeko 100 eserlekuak anfiteatroan daude, patioaren goiko aldean. Zornotza Aretoa Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak zuzenean kudeatzen du.
Antzerkiari ematen dio Zornotza Aretoak garrantzi handiena, baina musika, dantza, hitzaldiak eta beste ikuskizun asko ere gauzatzen dira bertan. Zornotza Aretoan antzerkia, musika eta dantzako zuzeneko ikuskizunak izaten dira, asteburuetako zine emanaldiak, gaur eguneko estreinaldi kopuru handi bat eskainiz pelikula hautaketa zaindu batekin, pelikula mota desberdinak biltzen dituzten zineklubeko urtero bost ziklo, asko eta asko bertsio originalean, jatorri eta gai desberdinekin.
Areto barruan Zornotza Aretoko bazkide egiteko aukera dago, urteko kuota bat ordainduz. Honek Zornotza Aretoan eta Euskal Herriko beste antzerki batzuetan egingo diren ikuskizunetan %25eko beherapena izateko eskubide emango du eta lau sarrera doan ematen diren pelikulentzako. Era berean, mota guztietako informazio bidaltzen da etxeetara.
Kanpo estekak