2005eko Korrika edo 14. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamalaugarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Andolin Eguzkitza omendu zen, euren burua euskalduntzeko erabaki hartu duten milaka pertsonen ordezkari. Korrika hasi baino hilabete batzuk lehenago hil zen baina mezua idatzi zuen, Korrikaren amaieran irakurri zena. Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai! leloa izan zuen.
Ibilbidea
Orreagan abiatu zen martxoaren 10ean eta Bilbon bukatu hilaren 20an, 2.350 kilometro egin ostean. Azken kilometroa Andolin Eguzkitzaren senideek egin zuten eta azken metrotan Tere Irastortzak, Eguzkitzaren ondoren Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari izan zenak eta berak irakurri zuen haren mezua. Bertan euskararen ikaskuntzari buruz hitzegiten zuen, esperientzia propioz esaten zituenak.[1]
Korrika Kulturala
Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.
Goazen aurrera goazen Goazen aurrera goazen Goazen aurrera goazen Korrika datorrela
Gauzak esateko hitzak beharrezkoak dira. Elkar ulertzeko sortzen dira hizkuntzak, Loreak bezalakoak, egunero zaintzen dira Ura bota behar, hiltzen dira bestelan.
Euskara bihurtuko da loretsu bat Guk, denok landatua. Goazen ba korrika. Euskara mintzatuz gure artian Belaunaldiz belaunaldi Korrika Korrika ni ere bai. (errepika)
Goazen korrika, gure euskara zaintzera Nagusiok ere badugu aukera. Ez izan lotsati ez esan berandu dela guztion laguntza, eskatzen da Korrikan. Euskara bihurtuko da loretsu bat
Euskara bihurtuko da loretsu bat...
Umeak, gazteak, bai gizonak, andreak aitona ta amona egiten ahal dutena Korrika aurrera doa ezdago gelditzerik atera zaitez kalera .?. .?. eta petoa jantzita kilometroz kilometro Korrika Korrika