2011ko Korrika edo 17. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hamazazpigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Euskaltzaindia izan zen omendua. Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari leloa izan zuen.
Edizio honetako "Euskalakari" kontzeptuak arrakasta nabaria izan zuen. Horrela esaten zaio euskara maite duenari, ikasten eta erabiltzen duenari.
Korrika Kulturala
Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.
Abestia
Gose taldeak egin zuen Pausoz pauso euskalakari abestia.[2]
Mingain zorroztuak ginen zuri, hori, berde eta gorri ginen Barakaldon beterano ginen arriskua ginen, erromeria ginen
Su iraultzaile ginen enpresari eta sindikatu ginen lesbiana, hetero, gay ginen gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen Euskalakari izango gara!