Oita hirian jaio zen, Kyushu uhartean. Tokioko Unibertsitatean ikasi zuen eta Kenzo Tange arkitekto ezagunaren ikaslea izan zen. Ikasketak amaitzean, harekin lan egin zuen, 1963an agentzia propioa ireki zuen arte.
Lehen proiektuetan tradizio japoniarra eta teknologia oso aurreratua batu zituen. 1970 urtetik aurrera, estiloz aldatzen joan zen, elementu tradizionalak elementu post-modernoengatik aldatuz, hala nola ganga, esfera eta beste hainbat irudi geometrikoengatik.
Isozakik ongi mugatutako espazioak erabiltzen ditu bere eraikinetan, esanahi zehatza dutenak. Eraikinetako egiturak konexio bihurtzen dira, errealitatea eta bolumenek sorten duten ilusioaren arteko konexioak. Ikusmen-efektu originalak erabiltzen ditu, ikuspuntuaren arabera eraikinaren ikusmoldea aldatzen delarik (ad: Isozaki Atea).