Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Philip Johnson

Philip Johnson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhilip Cortelyou Johnso
JaiotzaCleveland1906ko uztailaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Canaan2005eko urtarrilaren 25a (98 urte)
Familia
AitaHomer H. Johnson
AmaLouise Johnson
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Graduate School of Design (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Hackley School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta arte-historialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimenduaarkitektura postmodernoa

IMDB: nm0426004 Discogs: 1805581 Find a Grave: 10379550 Edit the value on Wikidata
IDS Dorrea, Minneapolis, AEB
Kristalezko Katedrala, Garden Grove, Kalifornia
Europako Atea (KIO dorreak), Madril

Philip Cortelyou Johnson (Cleveland, Ohio, 1906ko uztailaren 8a − New Canaan, Connecticut, 2005eko urtarrilaren 25a) arkitekto estatubatuarra zen.

Harvard Unibertsitatean ikasi eta 1932 urtean bertako Arte Modernoaren Museoan arkitektura saileko zuzendaria izan zen. Frank Lloyd Wright arkitektoaren aholkuz, 1936an postua utzi zuen arkitekturan guztiz murgiltzeko. Bigarren Mundu Gerra baino lehen, eskuin muturreko alderdietan ibili zen Ameriketako alderdi faxista sortu nahian. Hala ere, Ludwig Mies van der Rohe lagundu zuen Alemaniako nazismotik ihes egiten.

Johnsonen lanik ezagunena Beirazko Etxea da (Glass House), New Canaan-en, Connecticut. Plan askeko etxea da, beirazko itxituraduna eta egitura metaliko finekoa, gardentasun osoa lortuz. Miesen Farnsworth Etxearen antz handia du. Hasieran, Harvardeko tesirako eraiki zuen, baina azkenean hil arte han bizi izan zen. Horregatik Johnson Etxea ere deritzo.

1984 urtean AT&T eraikina (orain Sony eraikina) amaitu zuen New Yorken. Hasiera-hasieratik polemikoa izan zen lan hau burutzen duen granito arroxazko frontoi neo-Georgiar (Chippendale) eztabaidagarria zela-eta. Eskala handiko probokazioa izan zen, garai hartan etxe orratz bat aulki-bizkar apaingarri erraldoi batez koroatzea bekatua zen, Mugimendu Modernoaren eta nazioarteko estiloaren estetikak apaindura guztiak de facto debekatuak baitzituen. Atzera begiratuz, kritikari askok AT&T eraikina lehen adierazpen post-modernotzat jotzen dute, mugimendu modernoaren estetika iritsi zen geldiuneari ihes bide beharrezkotzat.

1979 urtean Pritzker Saria jaso zuen, eman zen lehena.

Lan garrantzitsuak

  • 1949 : Beirazko Etxea (Glasshouse) New Canaan, Connecticut, AEB
  • 1950 : Rockefeller Guest House, New York
  • 1956 : Boissonas Etxea, New Canaan, Connecticut, AEB
  • 1958 : Seagram Eraikina, New York (Mies van der Roherekin lankidetzan)
  • 1959 : Memoriala, New Harmony, Indiana
  • 1963 : Amon Carter Mendebaldeko Artearen Museoa, Fort Worth, Texas, AEB
  • 1963 : Kolonaurreko Artearen Museoa, Dumbarton Oak, Washington, AEB
  • 1964 : New York Estatu Antzokia Lincoln Zentroan, New York
  • 1968 : Arte Museoa, Bielefeld, Alemania
  • 1972 : Arte Museoa, Corpus Christi, Texas, AEB
  • 1973 : IDS Dorrea, Minneapolis, AEB
  • 1976 : Penzoil Place dorre bikiak, Houston, Texas, AEB
  • 1977 : American Life Insurance Company-ren egoitza, Saint Louis, AEB
  • 1977 : Eliza Kiribila, Dallas, Texas, AEB
  • 1980 : Kristalezko Katedrala, Garden Grove, Los Angeles
  • 1982 : Lipstick Eraikina, New York (ezizena marmol gorrizko kolometatik datorkio, lipstick = ezpainetakoa)
  • 1984 : AT&T eraikina (orain Sony Building), New York

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philip Johnson Aldatu lotura Wikidatan
Kembali kehalaman sebelumnya