- Artikulu hau Basauriko kirol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».
Baskonia Kirol Kluba Basauriko futbol taldea da. 1913an sortua, egun hirugarren mailako IV. multzoan dabil eta Athletic Clubaren hirugarren taldea da.
Historia
Club Deportivo Basconia 1913an Basaurin sortu zuten, izena 1892an sortutako eta orain desagertutako La Basconia enpresa siderometalurgikotik hartuta.
Klubeko "urrezko aroa" 1950eko hamarkadan hasi zen. 1951ean Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa irabazi zuen eta 1958 eta 1963 artean Bigarren Mailan aritu zen. Emaitzarik aipagarriena 1959ko bosgarren postua du.
1977an bigarren B maila eratu zen eta hasierako urtea bertan egin zuen Baskoniak baina 20. postuan gelditu ondoren hirugarren mailara itzuli zen. 1987an hirugarren egin ondoren berriz ere bigarren B mailara itzuli zen eta zazpi urte egin zituen jarraian 1994an maila galdu zuen arte.
1997ko ekainean, Baskoniak Athletic Clubekin ituna sinatu zuen hirugarren taldea izateko. Hori dela eta, Athletic Cluben harrobiko gazte batzuk taldean dabiltza eta Baskoniak ezin du Bigarren B Mailara igo Bilbao Athletic bigarren mailara igo arte.
- Lehenengoa: Zamarra hori-beltza eta praka beltzak.
Futbol zelaia
2007 arte, Baskoniak Pedro López Cortázar futbol zelaian, ezagunago Basozelai izenaz, jokatzen zuen, 8.500 ikusleentzako tokia duena. [1]
2007-08 denboralditik aurrera, Artunduaga udal futbol zelaian. [2] jokatuko du.
Datuak
2024-25 denboraldia barne.
Azken urteak
Palmaresa
Jokalari nagusiak
Goleatzailerik onenak
Kanpo estekak