BudismoaSiddhartha Gautamak edo Budak emandako irakaspenetan oinarritutako erlijio eta filosofia da, teista ez dena. Mundu osoan zehar zabalduta dagoen erlijio eta doktrina filosofiko eta espiritual bat da, teista ez dena eta dhárma familiaren barnean dagoena. Budismoak hainbat tradiziok, erlijio-sinesmenek eta praktika espiritual ugarik, bereziki Buda Gautamari egotziek, osatzen dute.
Budismoa Indian sortu zen K.a. VI. eta IV. mendeetan. Hortik Asiaren zati handi batera zabaldu zen. Egun, munduko laugarren erlijio garrantzitsuena da, munduko biztanleriaren % 7 erlijio horren jarraitzaileak baitira, hau da, 500 milioi lagun baino gehiago.
Buda ez da jainkoa, ez Jainkoak bidalia, ezta profeta ere, eta budismoak ez du sortzaile bati buruz hitz egiten. Buddha berba paliera eta sanskrito antzinako hizkuntzetatik dator, eta “iratzarri dena” esan gura du. Budismoan ez dute erabiltzen Buda hitza pertsonaia historikoa aipatzeko bakarrik, baizik eta Siddharthak lortutako gauza bera erdietsi duen edonor aipatzeko. Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik.
Irakaspen horien xedeak ezbetetasuna (samsara) eta sufrimendua (dukkha) eta heriotza zikloa erauztea dira, bai Nirvana lortzeko, bai buda kontzeptua lortzeko. Budismoaren arabera, azken buruan sufrimendu horren arrazoia ilusioa edo ezjakintasuna da, hots, existentziaren benetako izatea oker ulertzea. Horregatik egoera horren behin-betiko amaierari Iratzartzea deitzen diote. Maila berri hartara iristeko, budismoak buruaren entrenamendua, diziplina etikoa eta ikastea lantzen eta xedatzen ditu. Praktiak Budan, Dharman eta Sanghan babestea lortzen dute, perzeptu moralak behatzea, monastizismoa eta meditazioa.
Siddhartha Gautama Sakya tribuko printze indiarra zen, budismoaren fundatzailea (K.a. 563-483). Oinazea eta heriotza ezagutzeak jauregiko bizimodu erosoa uztarazi eta bizitzaren egiaren bila abiarazi zuen. Gogarte-aldi luzeen ondoren giza izatearen misterioa argitu zuelakoan, Buda izena eman zioten ("Argitua" sanskritoz). Bere mezu osoaren muina, "lau egia jatorretan" bildu zuen.
Budistek ez dituzte hartzen budismoaren irakaspenak ez jainkozko agerkaritzat, ezta fede-dogmatzat ere, ikergaitzat baizik. Izatez, erlijo honetatako zenbait adarretan jainkotxo edo espritu formako izakietan sinesmena egon badagoen[1], hala nola sinesmen tibetarretan, jainko nagusi baten edo Buda beraren dibinitate faltak eraman ditu batzuk kontsideratzera ateismo forma bat dela budismoa. Joseph Ratzinger kardinalak, aita santu izan aurretik, "auto-erotismo espiritual" deitu zion erlijio honi, hau da, norberaren ahalegin hutsez transzendentzia lortzeko bide bat proposatzen denez, goiko edo beste inongo eragile gorenagorik tartean izan gabe, jainkorik behar ez duen praktika bat delakoan.[2]
Budak berak arimaren kontzeptua ere arbuiatu zuen. Gizakia anatman egoeran dagoen izakia da, arima-gabea sanskritoz, eta beste batzuek arima deitzen duten hori, haren arabera, bost elementu edo anitya-ren gehikuntza da: rupa edo gorputzaren forma, vedana edo sentipenak, samjña edo ideiak/adimena, samkhara edo borondatea, eta vijñana edo kontzientzia hutsa.[3]
Budisten sinesmen nagusiak
Barietate handia egon arren, eskola budistak printzio filosofiko berak partekatzen dituzte, guztiek beraien artean zerikusia dutenak; beraz, denak ulertzeko guztien bisio holistiko bat behar da. Gainera, oinarri guztiak Dharmara bideratuta daude, hau da, praktikanteak bere kabuz ikasi behar duen lege unibertsala.
Budismoak idazki asko dituenez, sinesmen garrantzitsuenak mundu osoan ezagunak dira, bertan ez delako jainkorik agertzen. Erlijio ateistatzat jotzen da, baina errealitate espiritualen sinesmenak onartzen ditu, esate baterako, ernaberritzea, karma eta izaki ispiritualak. Budistek ez dute jainkorik goraipatzen, izaki iluminatuak baizik, budak, hau da, iluminazioa lortu duten izakiak.
Hiru bitxiak (Triratna)
Budismoaren itxura guztiek “Hiru bitxiak” goraipatu eta ohoratzen dituzte:
Buda: izate argitua – Iratzartzea edo argitzea.
Dharma: Budaren irakaspena – Ulertze zuzena.
Sangha: Budisten elkartea – Funtsezko garbitasuna.
Guztiek Buda ohoratzen duten arren, bakoitzak ikuspuntu desberdina du horren inguruan. Theravada budismoan, Buda bat bere esfortzu eta zolitasunengatik esnatu den izaki bat da. Ernaberritzearen zikloa bukatuta, aske dira onuragarriak ez diren adimenaren egoerez. Therevadak Buda bakarra onartzen du, Gautama Buda (Sakyamuniko Buda historikoa). Munduan fisikoki ez egon arren, Dharma (irakaskuntza), Vinaya (diziplina) eta Sangha (elkartea) utzi digu. Mahāyānak, berriz, buda bat baina gehiago daudela adierazten du, mundu desberdinetan bizi direnak.
Dharma
Dharma (palieraz: Dhamma) Budaren irakaskuntzak dira. Ez da errealitatea islatzen duen ikaskuntza, praktikan jarri behar den ikaskuntza pragmatikoa baizik. Jende eta izaki orori aplikatzen zaien betiereko oinarria da. Horrela, egia absolutua eta unibertsitatearen errealitatea azaltzen du, hau da, gauzak benetan diren moduan.
Sangha
Hirugarren eta azken bitxia Sangha da, Buda Gautamaren diziplina jarraitzen duten fraideei erreferentzia egiten diena. Garrantzitsua da, Budaren Dharma transmititzen duelako. Sangharik gabe ez dagoela budismorik esaten da, budismoaren funtsa baita.
Lau egia zintzoak
Gautama Budak esnatutakoan eman zuen lehen hitzaldia (Sutra) izan zen, bere aspaldiko meditazioko kideei zuzendua. Hitzaldi horretan, Gautama Budak oinarri batzuk ezartzen ditu, “Lau egia zintzoak” izenekoak.
Bizitza mingarria da, duhkha dago
Duhkha budismoaren kontzeptu zentrala da eta “asetzeko ezintasuna” eta "sufrimendua" kontzeptuez itzultzen da. Bizitza ez da perfektua, atsekabea eta sufrimendua daude mundu osoan zehar.
Min horren zioa nahia da. Gero eta gehiago nahi dugunez, mina sentitzen dugu
Duhkharen jatorria tṛṣṇā da, sanskritoz "nahia", "maitasuna", "egarria", "grina"… esan nahi duena. Sufrimendua nahietan, zentzumenetan edo plazer sentsualetan aurki daiteke, beste batzuen artean, asetzea bilatzen dugulako, gaur hemen eta bihar han. Grina deskribatzeko hiru forma erabiltzen dituzte: kama-tanha (ekintza sentsualak), bhava-tanha (bizitza eta heriotza) eta vibhava-tanha (mundua eta min ematen duten sentsazioak ez esperimentatzea)
Badago itxaropenik. Mina bukatzeko bide bat dago, nirvana izenekoa.
Sufrimendua grina deuseztatuz eta pasioa kenduz desagertzen da: horri nirvana deitzen zaio, hau da, egia horrek sufrimenduari bukaera eman diezaioke.
Bide hori Bidezidor zortzikoitz zintzoa segitzean datza sufrimendua deuseztatzeko
Budismoak nahiaren muturrak saihesten dituen bide bat defendatzen du. Bide horretan, jakinduriak, etikak, adimena eta bihotza lantzen dira, meditazioaren bidez.
Bidezidor zortzikoitz zintzoa
Bidezidor zortzikoitz zintzoa (Āryamārgaḥ) zortzi faktore dira, elkarrekin konektatuak. Guztiak batera hedatzen direnean, dukkha lortzera heltzen dira.
Hauexek dira:
1- Burutapen Zuzena
Etorkizuneko bizitza bat dago, heriotzarekin amaitzen ez dena eta Budak erakutsi eta jarraitu zuen arrakastarekin bide hori nirvana lortu arte.
2- Ulermen Zuzena
Sentsualitatean ez pentsatzeko intentzioa, bakearen bidea jarraitzeko eta borondate txarrari uko egitean datza.
3- Berba Zuzena
Salbaziora bideratuko gaituen gauzez berba egitean datza. Gezurrik ez esatea, min emango duten hitzak ez esatea...
4- Ekintza Zuzena
Ezin da hil, ezta min eman ere. Ezin da eskaintzen ez denik hartu. Budista laikoak bizi behar dira, portaera sexual desegokirik gabe, ezin dute ezer sexualik egin emakume ezkonduekin, ez familiaren babesa duen emakume ezkongai batekin.
5- Ogibide Zuzena
Fraideentzako behar-beharrezkoa dena bizitzarako izatea da, erregutzea norberaren janaria lortzeko. Lan inmoralei uko egitea da.
6- Ahalegin Zuzena
Adimena zaindu behar da sensualitatearekin zerikusia duten pentsamendu eta beste obstakuloetatik. Kontzeptu honen helburua, egoera ez osasuntsuak deuseztatzea eta meditazioa ez moztean datza.
7- Arreta zuzena
Beti norberak egiten dituen ekintzen jakitun izan behar da.
8- Baitarapen Zuzena
Meditazio zuzena da, adimena bateratuta egitea eta kontzentrazioa. Lehen biak jakintasunari dagozkio; 3.a, 4.a. eta 5.a, moralari; eta 6.a, 7.a eta 8.a, gogoetari.
Budismoaren adar edo eskolak
Berezitasun filosofikoetan oinarrituz, budismoaren eskolak hegoaldekoak, Theravāda (Zaharren eskola) ala iparraldekoak-ekialdekoak, Mahāyāna (Bide handia) dira. Erabiltzen den teknika motan oinarrituz, Mahāyānatik hirugarren eskola bat, Budismo Tantrikokoa (Vajrayana) aipa liteke.
Ekialdeko Asiako nazioetako tradizio filosofiko budista nagusiak bereziki Indiako Mahayana budismoan oinarritzen dira. Theravada eskolaren filosofia nagusi da Asiako hego-ekialdeko herrialdeetan, hala nola Sri Lankan, Birmanian eta Thailandian.
Theravada korrontea
Theravada budismoa zaharragoa eta kontserbadoreagoa da budismoaren bi banaketa nagusi hauetan, eta "zaharren eskola edo irakatsiak" terminoarekin ezagun izana ere horren adierazgarri da. Theravada budista askok zehatz-mehatz jarraitzen dituzte Budaren irakaspenak, eta horietako asko monjeak edo mojak dira; bizitza monastikora gehien lerratzen den korronte budista delarik[5].
Theravada budistak arhat izaten ahalegintzen dira, Budaren portaera eta izaera idealera gerturatzen diren pertsona perfekzionatuak dira arhatak, errealitatearen izaera ezagutu dutenak. Horrek esan nahi du Zortzigarren Bide Nobleari jarraitu diotela, zikoizkeriaren, gorrotoaren eta ezjakintasunaren hiru suak itzali dituztela, eta ilustratu edo argitu egin dira. Budismoan, argitasun horrek nibbanara (edo nirvanara) darama, eta horrek berpizkundearen (samsara) zikloaren askatasuna esan nahi du. Ondorioz, ez dira gehiago samsaraz birjaioko[5].
Mahayana korrontea
Mahayana budistek uste dute Budaren irakaspenei jarraituz lor dezaketela Ilustrazio edo argipena. Mahayana budista baten helburua Bodhisattva bihurtzea izan daiteke eta hau Sei Perfekzioen bidez lortzen da. Errukia oso garrantzitsua da budismo mota honetan eta horren aderazgarri gorena da Bodhisattva batek Samsararen zikloan geratzea aukera dezakeela, besteei laguntzeko Ilustrazioa lortzen.
Theravada eta Mahayiana budisten arteko funtsezko aldea da Theravada budistak arhat bihurtzen eta samsara zikloaren askatasuna lortzen ahalegintzen direla, eta aldiz Mahayana budistek samsara zikloan geratzea erabaki dezaketela besteenganako errukiagatik.
Vajrayana korrontea
Mahayana korrontearen azpi-adar bat mendeetan garatu dena Vajrayana delakoa da. India iparraldean sortu zen 5. mendearen inguruan, eta Tibet eskualdean errotu bereziki 7. eta 8. mendeetan[1]. Tibeteko budismo formari lamaismo ere esaten zaio, beren lama edo monjeengatik: fraide soilak baino gehiago, hierarkia batean errotutako kasta gisa ere ikus daitezke, zeinak mendeetan estatu erdi-feudal bateko egituretan egon ziren integratuak. Lamen goi-hierarkietako ordezkariak, eta horien artean Dalai Lama deritzona, bodhisattva hutsak dira, apropos errenkarnazioa aukeratzen duten maisuak: beren sinesmenari kasu eginez gero, pertsona bera duela mendeak eta mendeak.[6]
Budismoa filosofia gisa
Filosofia budistaBuda Gautamaren pentsamenduarekin hasten da (K.a. VI. eta IV. mendeen artean) eta lehen testu budistetan gordetzen da. Indiako Magadha eskualdean sortu zen, eta, ondoren, Indiako gainerako azpikontinentera, Ekialdeko Asiara, Tibetera, Erdialdeko Asiara eta Asiako hego-ekialdera hedatu zen. Eskualde horietan, pentsamendu budista hainbat hizkuntza (tibetera, txinerara eta palira) erabiltzen zituzten tradizio filosofikoetan garatu zen. Filosofia budista fenomeno transkulturala eta nazioartekoa da.
Gauzen benetako izaeraren ezjakintasuna sufrimenduaren (dukkha) sustraietako bat denez, filosofia budista epistemologiaz, metafisikaz, etikaz eta psikologiaz arduratzen da. Testu filosofiko budistak ere praktika meditatiboen testuinguruan ulertu behar dira, zenbait aldaketa kognitibo eragiten dituztela suposatzen baita[8]. Funtsezko kontzeptu berritzaileen artean, Lau Egia Zintzoak daude, dukkha, anicca (iraunkortasunik eza) eta anatta (ez-izatea) aztertzeko[9][10].
Budaren heriotzaren ondoren, talde batzuk bere irakaspen nagusiak sistematizatzen hasi ziren, azkenik Abhidharma izeneko sistema filosofiko integralak garatuz. Abhidharma eskolei jarraiki, Nagarjuna eta Vasubandhu bezalako indiarrek, Mahayana filosofoek, "fenomeno guztien hutsaltasuna" eta vijñapti-matra ("itxura bakarrik"), fenomenologia edo idealismo transzendentalaren teoriak garatu zituzten. Dignāga eskolaren pramāṇa ('ezagutza-baliabideak') epistemologia budistaren modu sofistikatua sustatu zuen[8].
Antzinako eta Erdi Aroko Indian filosofia budistako eskola, azpi-eskola eta tradizio ugari egon ziren. Jan Westerhoff Oxfordeko filosofia budista irakaslearen arabera, K.a. 300. urtetik 1000. urtera arte Indiako eskola nagusiak hauek izan ziren: Mahere ghika tradizioa (gaur egun desagertua), Sthavira eskolak (hala nola Sarvusivda, Vibhajyavere eta Pudgalavda) eta Mahayana eskolak. Tradizio horietako asko beste eskualde batzuetan ere aztertu ziren, Erdialdeko Asian eta Txinan esaterako, misiolari budistek hara eraman ondoren[8].
Budismoa Indiatik desagertu ondoren, tradizio filosofiko horietako batzuk tibetar, ekialdeko Asiako budista eta theravada budisten tradizioetan garatzen segitu zuten.
Indian jaio zelarik budismoa, bere lehen hedapena Ganges haranean izan zen, K.a. IV eta VI. mendeen artean. Ondoren, subkontinente indiarrean eta haren Asia zentralerako eskualde geogrrafikoan, Afganistan aldera, hedatu eta nagusitu zen budismoa, Baktriana edo Gandhara nazio zaharretara. Eskualde honetan, greziarren iritsierak Alexandro Handiaren garaian, bultzada bat eman zion budismoaren izaerari: ordura arte Budaren irudia nekez agertzen zen kultuan, baina helenismoaren eragin artistikoak Budaren irudikapenen biderkatzea ekarri zuen, grekobudismo ere deitu izan den mugimendu batean[11]. Mendeen ondoren, inguru honetan ez da oro har budismoaren jarraitzailerik, eta 21. mendean, talibanen mugimenduak budismo zaharraren aztarnak ere suntsitu zituen publikoki, hala nola Bamiyango Buden kontra erasoa egin zutenean.
Gaur India deitzen dugun eskualdeko garapen erlijiosoan, jainismoarekin eta hinduismoarekin egoera sarri sinkretikoan garatu ondoren, Indiako gehienean gutxiengo erlijioso bat bilakatu ziren budistak. India hegoaldeko muturrean Sri Lankan eutsi zion erlijio nagusi izateari, bertako etnia nagusiari, zingaldarrei, lotua (ez ordea tamil gutxiengoari).
Gizarte mendebaldaterrako budismoa
1960ko hamarkadan, Mendebaldeko herrialdeetan kontra-kultura elementuekin nahasita hasi zen zabaltzen budismoa, batez ere Estatu Batuetako inguru zurietan.[12]Vietnamgo Gerraren kontestuan, bertako budistek batetik Hegoaldeko Vietmamgo gobernuaren kontrako oposizioa planteatu zuten, eta bestalde bake-mugimendu gisa ere azaldu ziren, eragina izan zuelarik horrek bai gerraren bilakaeran, zein budismoaz kanpoan zegoen pertzepzioan.[13]Bonzo eran erre ziren budisten adibideak indartu zuen halaber budismoaren irudi baten zabalkundea munduan: Thich Quang Duc monjearen suizidoa Saigonen 1963an inpaktu handikoa izan zen kamerek hartu zutelako, baina antzeko protesten oihartzuna globala izan zen, beren burua erre zutelarik budistek zein ez budistek.[14] Horien artean Biarritzen 1972an euskal errefuxiatuen aldeko ekintzan suizidatu zen Nguyen Van Dong vietnamdarra.[15]
Budismo forma mendebaldetarrak, bestalde, gutxitan ditu ukitu monastikoak, eta batez ere meditazioan fokatu du praktika.[16]
Mendebaldean budismoak izan duen beste eragin bat da kontzepzio zabaldu bat, erlijio zinez baketsua delakoa. Ikuspegi hau kolonolismoaren garaian zabaldu zen, Jonathan Walters irakaslearen arabera,[17] Asian aurkitutako erlijoen artean, kristautasuna gorago kokatzeko Islamaren eta budismoaren ondoan: musulmanak fanatiko erasokorregiak ziren, eta budistak bakezale apatikoak nonbait, erdibideko kristautasuna bere misioekin aktiboki hobea agertuko litzatekeelakoan. Ikuspegi hau historikoki okerra da, zeren eta estatu eta erresuma budistak, historikoki ezagutzen direnetik, gerra eta indarkeriara emanak izan diren (erresuma kristau eta musulmanak bezainbeste bederen).
Areago, 21. mendeko gatazketan ere, esate baterako, MyanmarkoRohingya gutxiengoaren kontrako jazarpen militarista eta genozidan monje budisten hierarkiak sustatze ultranazionalista zuzena egin du.[18]Sri Lankako tamilen matxinada eta gerra zibil odoltsuan ere, hierarkia budistak konponbiderako baino, tamil nagusiki hinduen zapalketa osorako deiak egin zituen nagusiki.[19]
Budisten kopurua munduan
Oroorrean, budismoa herrialde askotan barneratu da, bertako erlijioekin gatazkan sartu gabe; gainera, askotan eraginak trukatzen. Erlijio askok ez bezala, budismoaren barnean ez da ezagutzen gerra santua, ez bortxazko konbertsioak ez eta heresia zer edo zer kaltegarri gisa.
Bortikeeriarekin zerikusia zuten zenbait gertakari gertatu diren arren (adibidez, doktrinarengatik enfrentamendu bortitzak eta jazarpenak gutxiengoei), salbuespenak dira, budismoa Asia Ekialdean 2500 urtez erlijio nagusia dela kontuan hartzen bada.
Komunitate budistan betidanik ongietorriak izan dira doktinari buruzko ikuspuntu desberdinak eta horrek izugarrizko literatura erlijiosoa eta filosofikoa barneratzea ekarri du.
Testu budistak
Budismoa, Indiako erlijio guztiak bezala, ahozko tradizioa zen antzinako historian[8]. Budaren hitzak, lehen doktrinak, kontzeptuak eta interpretazioak belaunaldiz belaunaldi transmititu zituzten ahoz aho monasterioetan, eta ez testu idatzien bidez. Lehen testu kanoniko budistak, seguruenik, Sri Lankan idatzi ziren, Budaren heriotzatik 400 bat urtera[8]. Testuak Tripitaken parte izan ziren, eta, ordutik aurrera, bertsio asko agertu ziren Budaren hitzak zirela esanez. Iruzkin budisten testu akademikoak, egile izendatuekin, Indian agertu ziren, OA II. mende inguruan[8]. Testu horiek palieraz edo sanskritoz idatzi ziren, batzuetan eskualdeko hizkuntzetan, hala nola palmondo hostoen eskuizkribuak, urki-azala, biribilki pintatuak, tenpluetako hormetan zizelkatuak, eta geroago paperean[8].
Biblia kristautasunarentzat eta Koranarentzat islamarentzat dagoen bezala, ez dago, antzinako indiar erlijio nagusi guztietan, adostasunik tradizio budisten artean eskriturak osatzen dituenari dagokionez edo budismoan kanon komun bat ote dagoen[8]. Budisten arteko uste orokorra da corpus kanonikoa handia dela[20][21]. Nikayasen antolatutako antzinako Sutrak barne hartzen ditu corpus honek, Tripitakak[22]. Tradizio budista bakoitzak bere testu-bilduma du, eta horietako asko Indiako pali eta sanskritozko testu budisten itzulpena da.
Theravada budismoan, testu sakratuen bilduma estandarra da Pali Kanona; Hiru saski esan nahi du, eta Vinaya Pitakari, Sutta Pitakari eta Abhidhamma Pitakari egiten die erreferentzia. Hauek dira budismoaren hizkuntza indoario bateko obra kanoniko zaharrenak. Vinaya Pitakak diziplina-arauak ditu monasterio budistentzat. Sutta Pitakak Budari egotzitako hitzak ditu. Abhidhamma Pitakak Suttari buruzko erakusketak eta iruzkinak ditu, eta asko aldatzen dira eskola budisten artean.
Txinako kanon budistak 2.184 testu ditu, 55 liburukitan, eta tibetar kanonak, berriz, 1.108 testu, guztiak Budak baieztatuak, eta beste 3.461 testu, tibetar tradizioan gurtutako indiar jakintsuek osatuak[22]. Testu budisten historia zabala izan da; 40.000 eskuizkribu baino gehiago, gehienak budistak eta batzuk ez budistak, 1900. urtean Dunhuang kobazuloan (Txina) soilik aurkitu ziren[22].
Buku Keajaiban Dunia Sebuah halaman dari Perjalanan Marco PoloPengarangRustichello da Pisa dan Marco PoloJudul asliLivres des Merveilles du MondeNegaraRepublik VenesiaBahasaBahasa Prancis LamaTanggal terbitsekitar 1300Halaman150 Buku Keajaiban Dunia (bahasa Prancis: Livre des Merveilles du Monde) atau Deskripsi Dunia (Devisement du Monde), dalam bahasa Italia Il Milione (Sejuta) atau Oriente Poliano dan dalam bahasa Inggris umumnya disebut The Travels of Marco Polo (Perjalanan Marco...
Cet article est une ébauche concernant l’environnement et la Finlande. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. L'environnement en Finlande est l'environnement (ensemble des éléments - biotiques ou abiotiques - qui entourent un individu ou une espèce et dont certains contribuent directement à subvenir à ses besoins) du pays Finlande. La biodiversité en Finlande Milieux, faune et flore Iles de ...
Menurut statistik sensus, 98.5% populasi Jepang adalah orang Jepang, dengan sisanya adalah warga asing yang menetap di Jepang.[1] Namun, statustik tersebut mengukur kewarganegaraan, bukan suku bangsa, dengan seluruh minoritas domestik seperti suku Ainu, suku Ryukyu dan Burakumin dihitung sebagai orang Jepang.[2] Demografi Kewarganegaraan warga asing di Jepang pada 2000.Sumber: Biro Statistik Jepang[3] Sekitar 1.6% populasi tetap sah Jepang adalah warga asing. Menurut d...
Ajad Ha'am Información personalNombre de nacimiento אשר צבי גינצבּרעג Nacimiento 18 de agosto de 1856 Skvyra, Imperio ruso (actual Ucrania)Fallecimiento 2 de enero de 1927 (70 años) Tel Aviv, Mandato británico de Palestina (actual Israel)Sepultura Cementerio Trumpeldor Nacionalidad Rusa y soviéticaFamiliaHijos 1Información profesionalOcupación Escritor y periodista Área Literatura Movimiento Sionismo cultural y Hovevei Zion Seudónimo Achad ha-Am, Ahad Ha-Am y Ajad Haam ...
August Ludwig von Rochau (* 20. August 1810 in Wolfenbüttel; † 15. Oktober 1873 in Heidelberg) war ein deutscher Publizist und Politiker. Inhaltsverzeichnis 1 Lebenslauf 2 Werke 3 Literatur 4 Weblinks 5 Einzelnachweise Lebenslauf August Ludwig von Rochau wurde 1810 in Wolfenbüttel geboren und studierte Jura, Geschichte und Staatswissenschaften in Jena und Göttingen. 1833 war er als Burschenschafter (1829: Burschenschaft Teutonia Göttingen, 1830: Jenaische Burschenschaft, 1831: Burschens...
This article does not cite any sources. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Simulator ride – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (April 2008) (Learn how and when to remove this template message) A typical motion ride simulator mounted on a trailer to make it mobile. Simulator rides are a type of amusement park or fairground ride, where the audie...
Lambang negara Andorra (Catalan: Escut d'Andorra) Berupa perisai yang terbagi menjadi empat bagian yang terdiri atas lambang dari Bishop of Urgell, Lambang Count of Foix, Lambang Catalonia serta lambang Viscounts of Béarn. Dimanfaatkan secara tidak resmi sejak Abad Pertengahan, statusnya sebagai lambang negara Kerajaan Andorra diformalkan pada tahun 1993 setelah penerapan konstitusi baru mereka. Lambang ini juga muncul pada bendera Andorra. Pranala luar Official website of the Government of ...
الشيخ عبد الحميد الجابري معلومات شخصية الميلاد سنة 1864 حلب الوفاة 28 أغسطس 1951 (86–87 سنة) حلب مواطنة الدولة العثمانية (1864–1920) المملكة العربية السورية (1920–1920) دولة حلب (1920–1925) الدولة السورية (1925–1930) الجمهورية السورية الأولى (1930–1951) الديانة الإِسْلَام[1 ...
JudgeZak YacoobRetired Justice of the Constitutional Court of South AfricaIn office1998–2013Appointed byPresident Nelson Mandela Personal detailsBorn (1948-03-03) 3 March 1948 (age 75)Durban, South AfricaResidence(s)Durban, South AfricaAlma materUniversity College for Indians; University of Durban-Westville Zakeria Mohammed Zak Yacoob (born 3 March 1948) is an anti-apartheid activist and a former Justice of the Constitutional Court of South Africa.[1] He was appointed to the be...
StuporSeorang pasien dalam stupor katatonikInformasi umumSpesialisasiNeurologi, Psikiater Stupor adalah keadaan kritis kurangnya fungsi mental dan suatu level kesadaran di mana pengidapnya nyaris sepenuhnya tak memberi respon dan merespon hanya kepada rangsangan intens contohnya luka. Istilah ini berasal dari kata dalam bahasa Latin yakni stupor (mati rasa, insensibilitas) Tanda dan gejala Stupor dicirikan dengan terganggunya reaksi kepada rangsangan luar. Mereka yang mengidap keadaan stupor ...
Halte Muntang Muntang Area bekas emplasemen Halte Muntang, 2022LokasiSumilir, Kemangkon, Purbalingga, Jawa TengahIndonesiaKoordinat7°27′18″S 109°21′08″E / 7.4550288°S 109.3521390°E / -7.4550288; 109.3521390Koordinat: 7°27′18″S 109°21′08″E / 7.4550288°S 109.3521390°E / -7.4550288; 109.3521390OperatorKereta Api IndonesiaDaerah Operasi V PurwokertoLetak dari pangkal km 44+200 lintas Maos–Purwokerto Timur–Banjarnegara–W...
Mountain in Washington, United States Silver Star MountainSilver Star Mountain at sunset seen from Kangaroo RidgeHighest pointElevation8,876 ft (2,705 m)[1]Prominence2,436 ft (742 m)[1]Coordinates48°32.88′N 120°35.11′W / 48.54800°N 120.58517°W / 48.54800; -120.58517GeographyLocationOkanogan County, WashingtonParent rangeMethow MountainsNorth CascadesCascade RangeTopo mapUSGS Silver Star MountainGeologyType of rockGranite...
You can help expand this article with text translated from the corresponding article in French. (May 2022) Click [show] for important translation instructions. Machine translation, like DeepL or Google Translate, is a useful starting point for translations, but translators must revise errors as necessary and confirm that the translation is accurate, rather than simply copy-pasting machine-translated text into the English Wikipedia. Consider adding a topic to this template: there are alre...
2013–14 concert tour by John Mayer Born and Raised World TourTour by John MayerPromotional poster for the tourLocationNorth AmericaAssociated albumBorn and RaisedParadise ValleyStart dateJuly 6, 2013End dateSeptember 20, 2014Legs9No. of shows96John Mayer concert chronology Battle Studies World Tour(2009–10) Born and Raised World Tour(2013–14) The Search for Everything World Tour(2017) The Born and Raised World Tour was the sixth headlining concert tour by American singer John Mayer in s...
2009 American filmAmerican Radical: The Trials of Norman FinkelsteinDirected byDavid RidgenNicolas RossierProduced byDavid RidgenNicolas RossierCinematographyNicolas RossierDavid RidgenEdited byCameron ClendanielEli CohnMusic byJudd GreensteinDistributed byTypecast ReleasingMercury MediaRelease date November 2009 (2009-11) (IDFA) Running time84 minutesCountryUnited StatesLanguageEnglishBudget280,000 USD American Radical: The Trials of Norman Finkelstein is a 2009 documentary fil...
This article includes a list of references, related reading, or external links, but its sources remain unclear because it lacks inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (July 2009) (Learn how and when to remove this template message) The stretch of Boon Tat Street beside Lau Pa Sat is closed to vehicular traffic at night, and stalls selling satay and dining areas then line up along the street. Boon Tat Street (simplified Chinese: 文达�...
American basic cable channel This article is about the U.S. channel. For the Canadian version, see Food Network (Canadian TV channel). For other uses, see Food Network (disambiguation). Television channel Food NetworkLogo since 2013CountryUnited StatesBroadcast areaWorldwideHeadquartersNew York City, New York, United StatesProgrammingPicture format1080i HDTV(downscaled to letterboxed 480i for the SDTV feed)Timeshift serviceFood Network +1 (UK)OwnershipOwner Warner Bros. Discovery (69%) Nexsta...
American wrestler and coach Bob AndersonAnderson pictured center Medal record Men's Greco-Roman wrestling Representing the United States Pan American Games 1971 Cali 82 kg Men's Sambo Representing the United States Pan American Championships 1977 Mexico City 90 kg 1979 San Diego 100 kg Bob Anderson (born 1943) is an American former wrestler and coach. Anderson was born in Oakland, California and raised in Redondo Beach, California.[1][2] Early life Anderson attende...
This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Man of Flowers – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May 2010) (Learn how and when to remove this template message) 1983 Australian filmMan of FlowersDirected byPaul CoxWritten byPaul CoxBob EllisProduced byJane BallantyneStarringNorman KayeAlyson Best...