Hong Kong eta Macau —portugaldar kolonia ohia— Txinako bi administrazio eskualde bereziak dira. Beste. Bi eskualde horietan ez da sistema ekonomiko sozialista aplikatzen: merkatu libreak agintzen du bertan. Hong Kongek autonomia maila handia mantendu du, kanpo-harremanetan eta defentsan izan ezik. 2008aren bukaeran 7.000.000 biztanletik gora izatea espero zen.
Hiriko azalera gehiena gune menditsu eta aldapatsuek osatzen dutela eta, hiriko azaleraren % 25ek bakarrik balio du eraikitzeko. Horrez gain, Hong Kongeko gobernuak, inguruko mendi eta itsasaldearen % 40 babesturik dauka: bertan, eraikuntza debekatuta dago eta animalien erreserba sare bat osatu da. Hiriko auzo berriak Kowloon penintsula eta "New Territories" edo Lurralde Berrietan eraiki dira, Hong Kongeko jatorrizko sorrera gunetik iparraldera.
Hiriko punturik altuena Tai Mo Shan-en dago, itsasoaren mailatik 958 metrora. Hong Kongeko kostaldea aldakorra da, hondartza, badia, ibai eta amildegi asko baititu.
Klima
Hong Kongek klima azpitropikala dauka eta Asia hegoaldeko montzoiaren menpe dago. Urteko prezipitazioen bi herenak maiatzetikirailera jausten dira. Tenperatura nahiko epela da urte osoan zehar eta uda garaian tifoien inoiz iritsi dira.
Datu klimatikoak (Hong Kongeko behatokia, 1884-1939 eta 1947-2010)
Hiriak ia zazpi milioi biztanle zituen 2006. urtean[6] (6,99 milioi zehazki). Hiriko ugaltze tasa 0,95 ume emakumeko da, hots, munduko batez-bestekorik baxuenetakoa, baina nahiz eta hazkunde naturala txikia izan, Txinatik datozen hainbat etorkinen etorrera dela eta, biztanleria ez da azken urteetan gutxitu, urtez urte 45.000 biztanle gehiago irabazten baititu hiriak.
Hiriko metro sareak hamar linea eta 150 geltoki dauzka guztira, horietatik 68 metro arinekoak. Linearen izenak honakoak dira: East Rail Linea, Kwun Tong Linea, Tsuen Wan Linea, Island Linea, Tung Chung Linea, Tseung Kwan O Linea, West Rail Linea, Ma On Shan Linea, Airport Express Linea eta Disneyland Resort Linea.
Tranbia
Hiriko tranbiak munduko bi solairuko bakarrak dira. 1881. urtean proposatu zuten lehen aldiz tranbiak eraikitzea, baina garai hartan inork ez zuen halako hiri txiki batean garraio publiko sare bat eraikitzeko dirua gastatu nahi izan. Handik hamakarda batzuetara, XX. mendearen hasieran, tranbia martxan jarri zen. Gaur egun, tranbia sarea 13 kilometro luze da.
Hong Kongeko portua kontainer gehien mugitzen dituen Txinako portua da, Shanghaiko portuarekin batera. Hori dela eta, kontainer garraioaren zama errazteko, hamaika terminal daude portuan; handienak, 9 Hegoalde terminalak, 490.000 metro koadroko azalera du.