1960an, Berkeleyra joan zen Kaliforniako Unibertsitateak gonbidatuta, eta, 1961etik aurrera, eslaviar hizkuntzak eta eslaviar literatura irakatsi zituen han bertan. Poeta tragikoa da, ezkorra gizadiaren aurrean. Hasierako poema-liburuak hauek dira: Harri bihurtutako denborarena (1933) eta Hiru negu (1936). 1945ean, gerrari buruzko poesia-lan guztiak bildu eta Salbamena izenburupean argitaratu zituen. Miloszenak dira halaber, Egunargia (1953), Izenik gabeko hiria (1969), Eguzkia atera eta sartzen den lekua (1974). Eleberriak eta saiakerak ere idatzi zituen, hala nola Aginpidea eskuz aldatu da (1953), Issako harana (1955), San Franzisko golkoko ikuspegiak (1969), Ulroko lurraldea (1979). 1980an, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.