Familia katolikoaren senan hezi zen Farrah eta Corpus Christiko WB Ray High Schoolen graduatu zen, askotan hautatu zutelarik ederrena bere ikaskideek.
1965-68 artean, Austineko Texasko unibertsitatera joan zen, arte ikasketak egitera. Hemen ere segituan hautatu zuten Campuseko 10 ikasle ederrenen artean eta haren argazkiak Hollywoodeko agentzietara bidali zituzten. Agente horietako batek, David Mirischek deitu zion eta Los Angelesera etortzeko deitu zion. Berak uko egin zion, baina hurrengo 2 urteetan ere deitu zion. Azkenean, 1968an, gurasoek Hollywooden zortea probatzeko baimena eman zioten eta hara abiatu zen Fawcett
Lanbidea
60ko hamarkadaren bukaera eta 70ekoaren hasieran, publizitatearen munduan sartu zen eta, itxura eder harekin, txanpu iragarki bat baino gehiago egin zuen.
Fawcetten irudia ezagunenetako bat bilakatu zen mundu osoan eta seriea benetako fenomeno soziologikoa izan zen, baina aktoreak ez zuen lehen denboraldia baino gehiago iraun eta, alde egiteko erabakia hartuta zuenez, Cheryl Laddek hartu zuen haren ordea. Spellingen ekoizlearekin kontratoa sinatuta zuenez, demanda jarri zioten alde egiteagatik eta galdu egin zuen, ondorengo denboraldietako beste 6 kapituluetan parte hartu beharrean izan zelarik. Garai horretan, Lee Majors aktorearekin ezkonduta zegoen eta Farrah Fawcett-Majors izena atera zen kreditoetan.
Hartutako ospeaz baliatuta, zineman arrakasta izaten saiatu zen, baina, Stanley DonenenSaturn 3 zientzia-fikzioko filman lan egin bazuen ere eta Kirk Douglasen ondoan gainera, ez zuen espero zuena lortu.
Aldiz, telebistan, karrera homogeneagoa egitea lortu zuen, telefilm eta serie ugaritan parte hartu zuelarik. Horregatik jaso zituen Emmy Sarietarako 3 izendapen.
Bikotekideak eta seme-alabak
1973tik1982ra arte Lee Majorsekin ezkonduta egon zen, tarte horretan, abizena aldatuta erabili zuelarik: Fawcett-Majors.
1979an, bananduta zegoen, jada, eta Ryan O’Nealekin hasi zen harremanetan. Bikoteak seme bat izan zuen 1985ean: Redmond
Errekuperatuta zegoela iragarri zuten, baina, 2007ko maiatzaren 16an, berriro aurkitu zioten polipo txar bat tratatua izan zen leku berean. Erradioterapiarekin jarraitu zuten eta artista Alemaniara joan zen tratamentu berezi bat probatzeko, AEB-etan egiten ez zena.
Hala ere, 2009ko apirilean, berriro ingresatu beharrean izan zen Los Angeleseko ospital batean eta gibeleko metastasiak ez zuen atzerapausorik, jada[2].
2009koekainaren 30ean egin zizkioten hiletak Los Angelesen eta Westwood Village Memorial Park-eko hilerrian eman zioten lur. Heriotzaren berriak ez zuen hainbesteko oihartzunik izan, Michael Jackson ere egun berean hil zelako[4].
2010ean, Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak Fawcett ahaztu egin zuen 2009ko heriotzen zerrenda Oscar Sarien egunean eman zuenean. Michael Jackson ez zegoen bereziki zinemara lotuta eta omenaldi handia egin zioten hari, Farrahen lagunak haserretu zirelarik. Ryan eta Tatum O'Neal artistak ezezik, Jane Fonda, Roger Ebert kritikoak eta beste askok protesta egin zuten eta hurrengo urtean egin zioten omenaldia.