Mediku militar baten semea, Mantxukuon eta Taiwanen bizi izan zen. Ingeniaritza kimikoa ikasi zuen Tokioko Institutu Teknologikoan eta doktoratu ondoren Institutuko laborategian lan egin zuen.
Poliazetilenoa garatu zuen eta emaitza hau Alan MacDiarmid-i interesatu zitzaion Tokiora egindako bisita batean. Pennsylvaniako Unibertsitatean lan egitera gonbidatu zuten eta han poliazetilenoaren eroankortasun elektrikoa garatu zuten Seegerrekin batera.
1979an Tsukubako Unibertsitateko irakasle izendatu zuten.