Frances Hamilton Arnold (1956kouztailaren 25a) zientzialari eta ingeniari estatubatuarra da. 2018an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen, George P. Smith eta Gregory Winterrekin batera.[1] Erabilgarriak diren sistema biologikoak sortzeko gidatutako eboluzio metodoetan aitzindaria izan zen. Sistema hauen artean entzimak, bide metabolikoak, zirkuitu genetiko erregulatzaileak eta organismoak daude. Kaliforniako Teknologia Institutuan irakaslea da eta bertan eboluzioa eta zientzietan, medikuntzan, kimikan eta energian duen aplikazioa aztertzen du. Ingeniaritza kimikoan egin zuen doktore tesia Kaliforniako Unibertsitatean.