Iruñeko merindadea Nafarroa Garaiko bost merindade historikoetako bat da, herrialdearen ipar-mendebaldean kokaturik dagoena. Hiriburua Iruñea da, herrialdeko eta foru erkidegoko hiriburua. Mendialdeko merindadea izena ere ematen zaio.
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Gipuzkoa eta Lapurdi, ipar-ekialdean Nafarroa Beherea, ekialdean Zangozako merindadea, hegoaldean Erriberriko merindadea, hego-mendebaldean Lizarrako merindadea eta mendebaldean Gipuzkoa.