Gesalatz[5] ([ges̺alats̻]) Nafarroako udalerria da, Lizarrerrian ipar-ekialdean kokatua. Gesalazko ibarrak eta udalerriak ez dute erabat bat egiten, Jaitz herria ere ibarreko zatia delako, baina bere udalerria osatu du. Gesalatz udalerriak 78,1 kilometro koadro ditu, eta 456 biztanle zituzten
2014. urtean.
Kontzeju hauek multzo bat osatzen dute salbu eta barruti bereiz gisa kokatutako Izurtzu, tartean geografikoki Jaitz herria baitago, zeina Gesalatzen parte izan zen 1852. urtera arte.[7]
Herri hustuak ere baditu: Neusol (Irurren), Opako edo Opakua (Arzotzen), Oro (Jaitzen), Zurbano (Iturgoienen), eta Zurundain (Garisoainen).
Demografia
Bilakaera
Gesalazko biztanleria
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,96 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Gesalazko alkatea Agrupación Independiente de Guesálaz (AIG) taldeko María Vicenta Goñi Azantza da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %1,31) eta boto zuriak bederatzi (botoen %2,99). Abstentzioa %33,41ekoa izan zen.
Lizarrerriko iparraldean, zeinean kokatzen den Gesalatz, euskal toponimia nagusi den eremua da, eta euskara mintzatu zen bertan 18. mendera arte, non atzerakada handia gertatu zen. 1735. urteko katexima bat gorde da euskaraz idatzia, Apezendaco dotrina christiana uscaras, Muzkiko herriko Francisco Martinez de Elizalde apaizak idatzia. Era berean, Muzkiko apaiz izan ziren Martinez de Mortentin anaien paperetan, 1805. urtean datatu diren 4 sermoi idatzi daude euskarazkoak. Bonaparteren mapan, Gesalatz ibarrak hegoaldeko muga markatzen zuen euskararentzat Lizarrerrian 1863. urtean argitaratu zenean. [8]
↑Lebrel Blanco, Fundación. «Valle de Guesálaz»www.lebrelblanco.com: Atlas del Patrimonio Histórico-Cultural de los reinos, condados y vizcondados bajo la autoridad de Catalina I de Navarra Foix-Grailly-Béarn. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).