Honako barrutiak (Stadtteile) ditu: Arzheim, Dammheim, Godramstein, Mörlheim, Mörzheim, Nussdorf, Queichheim eta Wollmesheim.
Historia
Lehenengo aipamena 1106koa, orduan Landau herrixka bat baino ez bazen ere. Rodolfo I.a HabsburgokoakHiri Inperial Askea izendatu zuen 1274ean baina de factoSpirako apezpikua zen Landauko nagusi. 1511ean lortu zuen bere buruaren jabe izatea.
1680 eta 1815 artean frantziarrek okupaturik izan zuten Landau. Luis XIV.a Frantziakoaren garaian gotortu egin zen, inguruan izango ziren gerren aurrean babesteko. Frantziako Iraultzaren garaian bost mila biztanle inguru zituen herriak Europako zitadela handienetakoa zuen. 1816an Bavariaren esku gelditu zen eta XX mendean Renania-Palatinatua estatuan sartu zen.