Aturri ibaiak udalerria iparraldetik mugatzen du. Aturrik berak uharte bat sortzen du udalerri honetan, gaur egun Lehuntzeko uhartea deitzen dena; uhartea sortzen duen Aturriren adarrak l'Aiguèta[3] du izen. Kondistegi errekak, Ardanabia ibaiaren ibaiadar batek, udalerriaren hegoaldea zeharkatzen du[4].
Udalerrian altuerak oso apalak dira: Aturriren ibarra itsasoaren mailan dago eta punturik altuena 97 metroko muinotxo bat da, Mugerrerekiko mugatik hurbil. Herri-barnea 70 bat metrotan dago.
Herri txikia zen Lehuntze XIX. mendean, 600 biztanle ingurukoa. Ez zuen hazkunde nabarmenik izan 1960ko hamarkadara arte; orduan hasi zen populazioa emendatzen, Baionaren inguruko udalerri guztietan bezala, eta bilakaera horrek aurrera segitu zuen XXI. mendearen hasieran, 2.000 biztanleen maila gaindituta.
2008an alkatetza eskuratu zuen Gillemotonia Réussir Lahonce-Lehuntze hobetu izaneko zerrendaren burua izan zen; ordura arteko François Bioy auzapezarenari irabazi zion[7].
Azpiegiturak
Errepideak
Udalerria departamendu mailako errepide hauek zeharkatzen dute:
D 161: herri-barnetik iparralderantz D 261ekin lotura egiteko, elizatik pasatuta.
Garraiobideak
Gaur egun desagertu diren bi garraio-motak azpimarra daitezke:
Aturrin ontzi mota desberdin batzuen (batez ere galuparen) bidezkoa. Orain Port de l'Aiguèta izeneko portutxo bat geratzen da, aisialdiarekin eta eskala txikiko arrantzarekin lotuta.
Tolosa-Baiona trenbideak eman zion kolpe handia ibaiaren bidezko garraioari. Herriak geltokia izan zuen baina hori ere desagertu zen, autoen erabileraren garapenarekin.
Gaur egun, beraz, garraiobide publiko bakarra autobusa da.
Kultura
Hezkuntza
Herrian Ama Eskola eta Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago; 2009-2010 ikasturtean 195 ikasle zituen eta adar elebiduna ere badu[8].
Elkarteak
Lehuntzen elkarte ugari dago[9]; denak Entente lahonçais delakoan biltzen dira. Haietako batzuk: