Artikulu edo atal honen neutraltasuna zalantzan dago. Eztabaida orria erabil dezakezu neutraltasun zalantza horri buruzko iritzi trukea bideratzeko.
Izena zubi eta buru hitzen kontrakziotik ei datorkio (cf. Subiboure dokumentatua XIII. mendean, Donibane Lohizuneko udal artxiboan). Frantziako jakobinoek, euskarazko toponimoak frantsesera egokitzeko ohiko joerari jarraiki, Ciboure erabiltzen dute lehen herriguneari deitzeko. Hartara, etimologia garbia iluntzen dute.
Izan ere, Ziburu, Urdazuri (jakobinoentzat la Nivelle) ibaiaren ezkerraldetik Bordagain muinoraino hedatzen da. Hortaz, Zubiburun dago Donibane Lohizunera pasatzeko estriboa edo zubiaren burua; hortik zubiburu > Ziburu izena.
Zokoa auzoa, itsaso eta badiaren artean kokatua, Urruñarekin batera administratzen du.
Bordagain
Herri
Hegoa
Ingurune naturala
Untsin eta Urdazuri ibaiak igarotzen dira udalerritik, azken honen gaineko zubiagatik datorkiola izena herriari. Udalerriak bi hondartza ditu: Zokoa eta Ziburukoa
XVI. mendean izurriak gogor jo zuen Lapurdi, eta 1598ko agerketa aipagai duten idazkiak daude herrian.[6]
1574. urtean bihurtu zen Ziburu udalerri independente, aurretik Urruñaren zati baitzen.[7] Hargatik, independentzia hori 1603an bakarrik gauzatu zen, eta Urtubiako jaunaren zuzeneko etsaigoa izan zuen, herri lurren jabetza eta hamarrenen kobrantza beretzat nahi baitzituen, besteak beste. Gainera, gatazka bizia zen Donibane Lohizunerekin porturatzen ziren itsasontzien gaineko zergak zirela eta.
Ziburuko kaleetan ibiltzea benetako gozamena da: Agorreta, Pocalette, Iturritza, Ravel... alboetan euskal arkitekturako
ohiko etxeak, habeak bistan, fatxadak zertxobait aurreratuak (solairu bakoitzak 20 cm gehiago ditu, eta aleroi bikaina, erauntsien erasoari aurre egiteko.
Zigarroa etxea adibidetzat har dezakegu. Etxe batzuek etxe‑egutera handia dute. XVI. mendearen erdialdean San Bixintxo eliza eraiki zuten, Ziburu Urruñatik banandu zenean. Geroago egin zuten oktogono‑formako kanpandorrea, gainean orratza, arbelezko estalkia, absidea eta bi kapera. XVII. mendeko bost erretaula bikain ditu eta egurrezko hiru galeria, elkarlotuta. Elizaren atzealdean garai batean kaskarotentzako atea eta lekua. Izan ere, Ziburu nomaden babesleku izan zen, mespretxatutako jendea iritsi zen, ezaugarri fisiko desberdinak zituztenak, Baztango agoten antzekoak, eta, Lapurdiko legeek agintzen zuten bananduta egon behar zutela gizarte‑ekitaldietan.
XIX. mendean gizartea aldatzen hasi zen, emakume kaskarotak ezagunak egin ziren, senarrek arrantzatutako arrain freskoa saltzen zuten; oinez edo zaldi gainean joaten ziren Baionara, lau miliako ibilbidea eginda. Historialari zorrotzek (esate baterako Eugéne Goienetxek) Ziburuko lehenengo eliza Bordagain muinoan egin zutela pentsatzen dute, eta han dagoen dorrea, hain zuzen, eliza haren kanpandorre izan zela. Gainera, talaiariek ere erabiltzen zuten, baleak ikusteko. Espainiarrek auzo hura erre zuten 1686an, eta Soult mariskalak basoko zuhaitzak errotik mozteko agindua eman zuen 1813an, Sokoa harresitzeko. Gaur egun, dorrearen ondoan harrizko gurutzadura zaharra eta Bordagaineko Andre Mariaren kapera daude. Bordagaindik ikusten diren bistek merezi dute haraino igotzea.
Horretarako, iturriaren ondoko eskailerak igo, Gurutze Gorriaren aurretik pasa, eta Mapau kalean gora igo behar dugu. Ugaranaren bokalean eratzen den lurmutur batean 1613an eraikitako errekoletoen komentua dago, sorginei aurre egiteko eta Donibane eta Zibururen arteko liskarrak baretzeko.
Mende erdi bat lehenago, ziburutarrek auzi larria izan zuten donibandarrekin, atzerriko ontzien trafikoari buruz. Izan
ere, herri bakoitzak aldarrikatzen zuen Ugarana itsasadarraren jabe zela.
Errekoletoen zenobioak klaustro interesgarria du, eta iturri bat, Mazarinoren emaria —politikari trebea, kardinala eta diplomatikoa, Luis XIV.aren eskuineko eskua—. Agorreta kalean erromesentzako ospitalea zegoen, errekoletoen komunitatearen
ardurapean.
Arrantza eta haren ondorioz sortutako beste jarduerak izan dira Ziburuko ekonomiaren ardatza. Turismoa eta ostalaritza
baztertu gabe, gaur egun ere arrantza dute oinarri. Jatetxeak, hotelak eta kanpinak daude. Klub nautikoa badago eta golf‑zelaia ere bai.
Ziburu Maurice Ravelen sorterri izateaz harro dago (eta arrazoi du). Konpositore modernista 1875ekomartxoaren 7an jaio zen, Ravelen izen handia daraman kaleko 12. zenbakian. Erraz ezagutzen da etxea, itxura nordikoa duen bakarra baita. Harlanduzko fatxada, gargolak eta elementu hibridoak ditu, eta kalearen lerroarekin bat egiten du. Ravelek sortutako musikaren zati bat Ziburun egina da; esate baterako Hirukotea, 1914an ondua.
Herriko idazle eta elizgizonak ere ez ditugu ahaztu behar: Argaingarats, D’Aranbillague, Gazteluzar eta Joannes Etxeberri. Etcheberrik Baleazaleen otoitza, Arpoiz jotako balearen otoitza, eta Esker ematea balea harrapatu izanagatik idatzi zituen. Horrenbestez, bale arrantzaren jarduera horrek Lapurdin zuen garrantzia begi bistan dago.
Eta, elizgizonez ari garenez, Bordeleko Pierre de Lancre frantses epaile ankerrak inkisizioaren suan erre zituen Ziburuko
bi apaiz: Miguelena eta Bocale, deabru‑hitzarmenak eta meza beltzak egitea leporatuta. Auzitegi santuak Ziburuko herri txikian bostehun bat pertsonari jarri zien heriotz‑zigorra, sorginkeria edo ezkutuko praktikak egotzita.
Maurice Ravel moilatik Donibane Lohizuneko portuaren eta hiriaren bista ederra dugu begien aurrean. Jarrai diezaiogun ertzari, eta berehala iritsiko gara hilerrira. Haren ondoan dago Pierre Benoit (1885‑1962) idazlearen omenez jarritako monumentua. Euskal Herriko eguneroko bizitza inspirazio‑iturri izanik, hainbat liburu idatzi zituen: Atno, Le Pays Basque, Le Casino de Barbazan, Pour Don Carlos nobela historikoa, eta, batez ere, Les amours mortes, maisuki azaldu baitzuen Lapurdiko txoko horretako xehetasunak. Ziburun atseden hartu ohi zuen, Bordagaingo Alegria etxean hil zen, eta Ziburuko hilerri zurian ehortzi zuten.
Demografia
XIX. mende osoan zehar eta XX. mendearen hasieran 2.000 biztanle inguruko populazio egonkorra izan ondoren, 1920tik 1960ra biztanle kopurua hirukoiztu egin zen. XX. mendearen bukaerara arte 6.000 inguru biztanletan egonkortu zen, baina XXI. mendearen hasiera berriro hazi zen, ia 7.000 biztanleren mailaraino.
Ziburuko etxeak, atzealdean Larrun mendia ageri delarik.
Jaiak
Ziburuk uda‑garaian eta egitarau zabal batean kontzertuak eta jaialdiak antolatzen ditu (Musique á la Côte Basque), baita kulturaren, kirolaren eta festen alorreko hainbat ekitaldi ere.