Donejakue bidea[1]Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere.
Done Jakue apostoluaren heriotzatik (K.o. I) zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.
814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.
Ikurra
Erromes-maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Donejakue bideak Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek vieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Donejakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.
Erromesaldiak apostoluaren ustezko hezurrak aurkitzearen berri zabaldu eta gutxira hasi ziren. Asturiasko Erresuma bere eremua zabaltzen ari zen, eta Leongo lurrak konkistatzen, Al-Andaluseko mugak hegoalderantz eramanez. Hasierako etapa honetan, baina, erromesaldiak eskualde artekoak ziren, erresuma horren barruan, eta itsasokoak batez ere, Frankia karolingiarretik ere joaten baitziren.
Bigarren etapa baten, 1085ean, Nafarroak (Aragoik eta Gaztelak bezala) burguak sortu eta frankoz kolonizatzeko bidea ireki zuen, eta Codex Calixtinus eta Chanson de Roland argitaratu ziren, bide hori sustatzeko liburutzat jotzen dena. Herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitu zuten, merkataritza sustatu, eta kleroz baliatu ziren erromesaldi izpiritua pizteko. Horrela hasi zen Santiago Bide guztien artean ibiliena, ezagunena, Frantses Bidea deritzona. 1200eko Alfontso VIII.aren Nafarroaren inbasioaren ondoren, Araba eta Gipuzkoako bidea ireki zen Gaztelarentzat, Ab Asturica Burdigalam antzinako erromatar bide zaharra Araban zehar baliatuz, eta Leizarrate tuneletik Gipuzkoan gora, aukeran, Donostiatik eta, gero, Irundik paseaz, Gaskoiniara heltzeko.
Bideak
Hainbat bide daude, helburu Santiago dutenak. Nagusiak Frantzian abiatu eta denek bat egiten dute Nafarroan.
Iparraldeko bidea edo Camino del Norte esaten zaio Espainian halaber Kostaldeko Bideari. Espainiar Estatuaren mugen barruan, Frantziatik datorren Soulacko bidearen jarraipena da, Irundik aurrera.
Bizkaiko Golkoaren kostaldea jarraituz Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Lugo igaro ondoren, Arzúa herrian bide nagusiarekin elkartzen da, Santiago de Compostelarainoko bide zatia egiteko.
Espainiako Iparraldeko Bideen artean, Kostaldekoa ezagunena eta erabiliena da, baita Donejakue biderik zaharrena. Bere hasiera Apostoluaren zerraldoa aurkikuntzara atzeratzen da, Alfontso II.aAsturiasko Erresumako hiriburua zen Oviedotik, erromeria egin zuenean zerraldo berria ikustera. Lehenbiziko Bidea zen, Kantauriar mendikatea zeharkatuz leku sakraturaino joaten zena; Tineo, Fonsagrada eta Lugotik pasatzen. Erresumako erromesak berehala konturatu ziren kostaldetik joan ezkero bidea askoz leunagoa eta erosoagoa zela; Kostaldeko Bidea jaioa zen. Asturiar Erresuma bere domeinuak zabaltzen dituen batera, Done Jakue apostoluaren zerraldoko aurkikuntzako berria zabaltzen da, eta kostaldetik erromeriak gorantz zihoazen hegoaldeko lurretan arabiarren josita zeuden lurretatik urrutik.
Europa kontinentaletik zetorren erromesak, Irundikiberiar penintsulan sartuz, eta itsasotik zetorrenak eusko, kantabriar edo asturiar kaietan lehorreratzen zirenak, Bidean zehar elkartzen ziren Mendebalderantz jarraituz, islamiar osten urrun. Kristau Birkonkistak islamiarren kontra irabazitako lurrak ziurtatuak egon ondoren, nafar eta gaztelar erregeek, Bideko garrantziaz jakitunak, burguak ezarri zuten eta herri arteko ibilbidea behar adinako azpiegituraz hornitzen dute (zubiak, ospitaleak, ostatuak...) bidea barneko lurretara saihesten, Frantses Bidea edo Nafarroako Bidera, Santiago Bideen artean ibiliena eta ezagunena.
Platako Bidea
Platako Bidea edo zilarraren ibilbidea Espainiako hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen bide erromatar zahar bat da, eta batzuek erabiltzen dute erromesaldirako; normalean Meridatik abiatuta, baina Sevillatik ere bai[3].
Barnealdeko Bidea
Barnealdeko Bidea ere, Espaimiar Estatuaren mugen barruan, Euskal Herritik abiatzen dela kontsideratzen da,
Galizian bertan, badira Donejakue Bidearen beste adar batzuk. Batetik, hegoaldetik datorren Portugalgo Bidearen adar bat [4].
Ingeles bidea ere badago, Ferroldik hegoalderantz. Bide honek balio die Irlandan, Ingalaterran edo Europa iparraldean bidearen parte moduko bat egin dutenek, azken etapa Galizian egin dezaten[5].
Fisterrarako Bidea, azkenik, erromesaldi ofiziala amaitu ondoren egin ohi den luzapen bat izendatzeko erabiltzen da, Santiagotik itsasoraino, ekialderago iristeko. Fisterrako lurmuturrean edo Muxia herrian, bi amaiera alternatibo ditu bide honek[6].
Bibliografia
Nafarroako Bidea
José María Anguita. "El Camino de Santiago. Guía práctica del peregrino". (2004) ISBN 978-84-241-0406-1.
El Camino de Santiago. Antón Pombo. Ed. Anaya Touring. 2004