Baina azken urteotako eskarmentuak —hazkunde txikiagoa eta produktibitatearen jaitsiera— zalantza sorrarazten du: irudimen pribatuak jarrai ote dezake gobernu kontrolaren ondorio kaltegarriak estaltzen, orain arteko bide beretik jarraituz gero? (hau da, estatuari gero eta botere handiagoa emanez gero, eta funtzionario «klase berri» bati baimena emanez gero, gure diru-sarreren gero eta zati handiagoa gasta dezaten, teorian, gure onerako). Arinago edo geroago —eta, beharbada, gutariko gehienok uste baino lehenago— sektore publiko gero eta interbentzionistagoak suntsitu egingo ditu merkatu libreari zor diogun aberastasuna eta Independentziaren Aldarrikapenean garbi adierazita dagoen gizakiaren askatasuna.