Paul Robert Milgrom (Detroit, 1948ko apirilaren 20a) estatubatuar ekonomialaria da. 2020 Ekonomiako Nobel Saria jaso zuen Robert B. Wilsonekin batera enkanteen teorian egindako hobekuntzengatik eta subasta formato berriak asmatzeagatik
Detroiten jaio zen familia judu batean eta matematikan graduatu zen Michigango Unibertsitatean. Ekonomia eta kudeaketa irakaslea izan zen Ipar-mendebaldeko Unibertsitatean eta Yaleko Unibertsitatean. 1987tik Stanfordeko Unibertsitateko irakaslea da.
Joko-teorian aditua da, batez ere enkantearen teorian eta prezioen estrategietan.
|
---|
1969–1975 | | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–egun | |
---|