Passau izena Batavis kolonia erromatarraren aldaera da. Batavis aldi berean bertan bizi ziren Batavi germaniarren omenez ipinitako izan da.
Geografia
Hiru ibaien hiria izenaz ezagutzen da, Danubio, Inn eta Ilz ibaiek bat egiten baitute bertan. Danubio eta Enok osatzen duten penintsulan kokatzen da hiriaren alde zaharra.
Historia
La Tène kulturako herrixka zelta bat izan zen bertan erromatarrak iritsi aurretik. Hauek Retia probintzian Batavis kolonia sortu zuen, hiru ibaien elkargunea toki estrategikoa zela iritzita. 476an erromatarrek lur hauek utzi egin zituzten.
XI mendetim aurrera Passau famatu bihurtu zuen bertan egiten ziren ezpaten kalitateak. Armarriko otsoaren irudia grabatzen zuten eta mitikoa bihurtu zen Passauko otsoa. Ipar Renania-WestfaliakoSolingen hiriak ere kalitatezko armak egiten zituen eta azkenean Passauko otsoa ezarri behar izan zuen bere ezpatetan.
Sute batek hiria suntsitu zuen 1662an. Italiatik arkitektoak ekarri ziren hiria berreraikitzeko eta honen ondorioz eraikin barrokoetan kutsu mediterranearra nabari zaio hiriari. Ibaiek ere sarritan uholdeak sortu izan dituzte, larriena 1954ean.