Polotsk (errusieraz : По́лоцк ; lituanieraz : Polockas ; polonieraz : Połock ) edo Polatsk bielorrusieraz : По́лацк , Polatsk ) Bielorrusiako hiri historikoa da, Dvina ibaiaren ondoan dagoena. Egun 80.000 biztanle baino gehiago ditu.
Historia
862an, Nestorren Kronikak ekialdeko eslaviar zaharren hiri hau lehen aldiz aipatu zuen Ruriken erregealdiko herri gisa, Murom eta Belozersk ondoan. Bertan Polotskeko Printzerria ezarri zuten.[ 1] Orduko sagetan Kieveko Rusako hiri gotortuena zela zioten.
1307an Lituaniako Dukerri Handiaren zati bihurtu zen, eta estatuko merkataritzagune handiena izan omen zen. 1498an Magdeburgoko Zuzenbidea onartu zuten. 1772 arte Bi Nazioen Errepublikako Polotskeko voivoderriaren hiriburua izan zen. Ivan Izugarriaren errusiar armadak 1563an harrapatu zuen, eta 15 urte geroago Lituaniako Dukerri Handiari itzuli zioten.
1812an, Errusiako frantziar inbasioan zehar, bertan bi gudu izan ziren.
Galeria
Santa Sofia katedrala
Borisen harria
Teofania katedrala
Santa Eufrosina eliza
Luterotar eliza
Santa Eufrosina
Santa Eufrosina
San Andres eliza
Birjinaren eliza
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wendotar
Saxoi
Baltikokoa
Westfaliar
Kontore
Beste hiriak 1 Kolonia eta
Dortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera.
2 Anberes nagusi bilakatu zen, behin
Brujas ,
Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.