Marilyn Joy Waring (Zeelanda Berria, 1952kourriaren 7a) politika publikoetan aditua, garapenerako nazioarteko aholkularia, irakaslea, legebiltzarkide ohia, ekologista, feminista. Ekonomia feministaren sortzaile nagusietako bat da.
Biografia
Taupirin hazi zen, gaztaroan soprano talentuduna izanik gurasoek abeslari klasiko bat izatea espero zuten.[1] 1973an, Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Politikan lizentziatu zen Wellingtongo Victoria Unibertsitatean.
1975ean, 23 urte zituela, Zeelanda Berriko Legebiltzarreko diputatu gazteena bihurtu zen Zeelanda Berriko Alderdi Nazional kontserbadorearen eskutik. Legebiltzarkide gisa, Gastu Publikoaren Batzordearen burua izan zen. 1984an, Alderdi Laboristak proposatutako arma nuklearren kontrako politika babestu zuen, zeinak hauteskunde orokorren aurreratzea ekarri zuen, urte berean legebiltzarra utzi zuen.
2006az geroztik, Politika Publikoetako irakaslea da Auckland-eko AUT Politika Publikoen Institutuan. Nazio Batuen PNUD erakundearentzako aholkulari gisa aritu da.[2]
Obra
1988an If Women Counted liburua argitaratu zuen. Bertan, ekonomia hegemonikoak emakumeak ikustaraztea galarazten duela salatu zuen, zaintza lanak produktiboki neurtzen ez diren heinean herrialdearen aberastasunean zenbatzen ez direlako. Ondorioz, emakumeen hiritartasuna eta eskubideak kolokan jartzen ditu neurketa kapitalistak, naturaren balioa alde batera uzten duen bezala. 1989an ekonomia politikoan doktoretza lortu zuen.[3]
Publikoki kritikatu du BPG-aren kontzeptua, Bigarren Mundu Gerraren ostean Nazio Batuen Kontu Nazionalen Sistemaren (UNSNA) oinarri bihurtu zen neurri ekonomikoa. "Petrolio-isuriak eta gerrak hazkunde ekonomikoaren eragile gisa ikusten dituen sistema bat kritikatzen du, zaitza lanak eta etxeko lanak baliogabetzen diren heinean".
Bere ikerketa eta idazlanei esker, ekonomia feministaren sortzaile nagusietariko bat da. If Women Counted NBE-ak Barne Produktu Gordina birdefinitu zezan balio izan zuen. Kontabilitate metodo berriak inspiratu zituen dozenaka herrialdetan, eta ekonomia feministaren diziplinaren fundazio dokumentua bihurtu zen.[4]
Feminismoaren eta ekonomia feministaren erakusle diren Silvia Federicci[5] eta Yolanda Jubeto, besteak beste, Waring-en ekarpena bere egiten dute eta autorearen hurrengo esaldia aipatu egiten dute ere[6]:
El término “bienestar” se ha elaborado a partir del expolio de los recursos naturales, de la esclavitud de los miserables del mundo, de la devaluación de las mujeres, del uso intolerable de los niños y niñas –como productos y mano de obra barata– y de la utilización de la fuerza bélica irracional. (Marilyn Waring, 1994)
Gerora, bere obra ezagutarazteko filmak zein liburuak argitaratu dira, hala nola 1995ean Terre Nash-ek zuzendurako Who´s Counting? Marilyn Waring on Sex, Lies and Global Economics (Nor ari da zenbatzen? Marilyn Waring, sexua, gezurrak eta munduko ekonomia) filma[7], 2004ean Carmen Alborach-ek Libres liburuan egindako analisia[8][9] eta 2013an Margunn Bjørnholt-ek eta Ailsa McKay-k argitaratutako antologia Counting on Marilyn Waring: New Advances in Feminist Economics izenekoa.
Melinda Gatesen 2019ko The Moment of Lift: How Empowering Women Changes the World liburuak Waringen lanari buruz hitz egiten du ere[10], Barack Obama-k liburu hau sustatzeko umorezko sketch batean parte hartu zuen.[11]
Liburuak
1 Way 2 C the World: Writings 1984–2006 (Univ. of Toronto Press, 2011)
In the Lifetime of a Goat: Writings 1984–2000 (Bridget Williams Books, 2004)
Three Masquerades: Essays on Equality, Work and Hu(man) Rights ( Auckland University Press with Bridget Williams Books, 1996)
If Women Counted: A New Feminist Economics (Harper & Row, 1988)
Women, Politics, and Power: Essays (Unwin Paperbacks-Port Nicholson Press, 1984)
Sariak eta Aitortzak
2020 (eta 2008) Merituaren Ordena, Zeelanda Berriko Gobernuak.[12][13]
2012an, Mundua aldatuko duten 50 pertsonen zerrendan sartu zuen Wired aldizkariak.[19]
2011 Honoris Causa Doktorea (D.Litt.), Glasgow Caledonian University.[20]
2000. urtean Aotearoa Erizaintza Eskolak Gradu Ikasketak burutzeko Marilyn Waring izeneko dirulaguntzak eskaintzen hasi zen.
1995 Hiroshima Egunean: Sari berezia, Fundación de Nueva Zelanda para los Estudios y el Trabajo por la Paz.
1995ko Who´s Counting? Marilyn Waring on Sex, Lies and Global Economics (Nor ari da zenbatzen? Marilyn Waring, sexua, gezurrak eta munduko ekonomia) filma eskaini zion Terre Nash-ek.[7]