Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Martin Ugalde

Martin Ugalde


Eusko Jaurlaritzako Euskara Gaietarako Zuzendari

1980ko martxoaren 31 - 1982ko urtarrilaren 12a

4. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

1971ko abenduaren 26a - 1975eko ekainaren 1a
Joseba Rezola - Mario Fernández
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Ugalde Orradre
JaiotzaAndoain1921eko azaroaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia2004ko urriaren 4a (82 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Anamari Martinez
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
New Yorkeko Unibertsitatea
University of Northwestern Ohio (en) Itzuli
(1960 - 1962)
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Diario Vasco  (1945 -  1947)
Creole Petroleum Corporation (en) Itzuli  (1960 -
Andrés Bello Unibertsitatea  (1967 -  1968)
Eusko Jaurlaritza  (1971ko abenduaren 16a -  1976ko ekainaren 1a)
Deia  (1977 -  1980)
Eusko Jaurlaritza  (1980ko martxoaren 31 -  1982ko urtarrilaren 12a)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Inguma: martin-ugalde-orradre-1921-2004 Literaturaren Zubitegia: 129

Martin Ugalde Orradre (Andoain, Gipuzkoa, 1921eko azaroaren 11Hondarribia, Gipuzkoa, 2004ko urriaren 4a) kazetaria, idazlea eta politikaria zen. Erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izan zen lau urtez Jesus Maria Leizaola lehendakariaren agintaldian.

Ideologikoki nazionalista zenez, 1936ko gerraren ondorioz hainbat urte eman zuen erbestean, eta, Venezuelan ospe handiko kazetari bihurtuta, 1969an itzuli zen, jaioterriarekiko konpromisoarengatik, eta amets bat bete nahi zuelako: euskarazko kazeta bat sortzea. Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zuen. Euskaltzale amorratua izan zen, eta Franco hil ondorengo lehen euskarazko egunkariaren sortzen lan handia egin zuen. Haren omenez, "Martin Ugalde Kultur Parkea" eraiki zuten jaioterrian.[1]

Martin Ugalde Letrak Bide (Berria, Igor Susaeta, 2021-05-22)[1]

2021ean Ugalderen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu zituzten: bere obra guztia digitalizatzea, erakusketa, hitzaldi-zikloa, filma irakurketa jarraitua, Martin Ugalde beka eta ipuin-sariketa.[2]

Biografia

Hiru etapa bereiz daitezke: Andoainen 1947ra arteko heziketa, Venezuelako 22 urteak, eta berriro Euskal Herrian egin zuen ekapena 1969tik.[3]

Gerrako esilioa eta kazetari gaztea Andoainen (1937-1947)

Espainiako Gerra Zibila piztu zenean garai gorriak igaro behar izan zituen Martin Ugaldek eta bere familiak.[4] Martin mutikoaren bizitza 15 urterekin goitik behera aldatzen da, Francoren altxamenduarekin. Familiarekin batera Andoaindik ihesi doa 1936ko abuztuan: 2 hilabete Mundakan, 8-9 Bilbon, amarekin Frantziara, Nièvre-ko Château Chinon-era. (Aita frontean da, anaia Soviet Batasunean, gero ama aitarengana Catalunyara, eta Martin bakarrik geratu zen). Handik Donibane Garazira joan zen Eusko Jaurlaritzaren koloniara urtebete, segidan Donibane Lohizuneko koloniara lau hilabete, Gurs-eko kontzentrazio-zelaira hilabete eta erdi. Eta lau urte eta bi hilabeteko esilio horren ostean, 1941ean salbokondukto batekin, berriz Andoaina azkenean. Baina atzera kanpora atera behar izan zen laster: soldaduskara joan behar izan zen hiru urterako, Marokora. 1942-1945eko soldaduska hori «bigarren esilioa» izan zela zioen Martinek. Hori bukatuta 1945 inguruan Diario Vasco egunkarirako artikuluak idazten hasi zen, bi urtez aritu zen horretan Andoainen bizi zela. Eta 1947ko urrian Caracasera, 25 urterekin.[3] Diario Vasco egunkarirako herriko kronikak idatzi zituen.[5]

Venezuelan kazetari eta idazle (1947-1969)

1947an bizitza markatuko zion erabakia hartu zuen. Urte hartan, Venezuelara ihes egin zuen, bere bigarren aberri bilakatuko zen herrialdera, eta han 22 urte eman zuen. Hastapenetan, Elite aldizkariaren ardura hartu zuen eta gero Nosotros eta El Farol aldizkarien zuzendari izendatu zuten. Kazetari-lan sendoa egitea lortu zuen, eta hango hedabide garrantzitsuetan aritzea.[5]

Orduan hasi zen fikziozko lanak egiten. 1951ean venezuelar nazionalitatea hartu zuen[4] eta 1955an, ezkondu egin zen bertan ezagututako Ana Maria Martinez Urreiztietarekin, bizitzan osoan zehar lagun izango zuen emakumea. Seme bat eta bi alaba eduki zituzten, han jaioak.

Eragilea Euskarazko kazetaritzan Hondarribiatik (1969-2004)

1969an Euskal Herrira itzuli zen, 48 urte zituela.[4] EAJn lanean buru-belarri sartu zen berehala, Zeruko Argia aldizkarian eta Deia egunkaria sortzeko lanetan hartu zuen parte;[6] azken horretan, zuzendariorde, eta euskarazko erredakzioaren arduradun.[7] 1976an Hondarribira joan zen bizitzera. 1982an Karlos Garaikoetxea lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Euskarazko Gaietarako zuzendari nagusi izendatu zuen.[6] 1985ean Eusko Alkartasunean afiliatu zen.

‘Egunkaria’ aurkezteko agerraldia, 1990ean: Joxemi Zumalabe, Martin Ugalde, Iñaki Uria eta Joan Mari Torrealdai.[8]

1990an, Euskaldunon Egunkaria sortzeko taldeetan gogoz egin zuen lan, egitasmoaren arima bilakatuz. Administrazio Kontseiluaren Lehendakari izendatu zuten. Ondorengo urteetan, hainbat omenaldi egin zizkioten: Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen, Andoaingo Udalak seme kuttun, Eusko Jaurlaritzak euskal herritar unibertsal eta Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain.[6] 2002ko ekainean inauguratu zuten Martin Ugalde Kultur Parkea.[9]

« Ugalde izan zen aurrenetakoa frogatu zuena gaztelania nagusi den hedabide batean euskararen tokia beti izango dela subsidiarioa »

Nerea Azurmendi[5]


2004ko urriaren 4an hil zen Hondarribian, azken urteak gaixorik egonda, Parkinsonak jota.

Argiaren azala Egunkaria sortu eta hurrengo astean. Martin Ugalde, Josemi Zumalabe eta Imanol Murua.

Euskaldunon Egunkariaren kontseiluko zuzendaria (1990-2000)

1990ean Euskaldunon Egunkaria sortu zenean, administrazio kontseiluko zuzendaria izan zen. Urte hartako abenduaren 6an, lehendabiziko alea kaleratu zuten, 32 orrialdekoa. Administrazio Kontseiluan, Martin Ugalde lehendakaria zen, Joxemi Zumalabe kontseilari ordezkaria eta Joan Mari Torrealdai Kontseilu Editorialeko presidentea, Pello Zubiria zuzendaria eta Iñaki Uria zuzendariordea.

Lehenago baina 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990ekoaren hasieran lan eskerga egin zuten. Batzuek erredakzioan, beste batzuek bideragarritasun ekonomikoa antolatzen, eta beste batzuek «diplomazia lanetan». Eta ezina egina bihurtu zuten.[8][10]

Irakeko gerra (1991). Presoen eskubideak (1999). Autopistan 17 hildako (1991). Greba ia erabatekoa (1992)

Argiako kazetari gazteen belaunaldia gerra aurreko belaunaldiarekin lotu zituen soka izan zen Ugalde. Berarentzat ordea, paper hori jokatzea ez zen bat ere erraza,

Ugalde Eusko Jaurlaritzako Euskara Gaietako sailburu zela, diru-eskean joan zitzaion Argia aldizkariko taldea, egunkaria sortzeko proiekturako finantzaketa bila. Dirurik ez zuela erantzun behar izan zuen orduan. Baina handik hiruzpalau urtera, artean Jaurlaritzako kargua utzita zuela, Ugaldek bat egin zuen egitasmoarekin, Uriak Ugalderi eta Joxemi Zumalaberi Argia-ren urtekarirako egindako elkarrizketa bat egin eta gutxira. Sinergia sortu zen haien artean, ohartu ziren herri mugimendua eta instituzioak elkarlanean jarri beharraren premiaz.[11]

Horrek ez zuen baretu Jaurlaritzarekiko tentsioa, ordea. Ajuriaeneko Ituna indarrean zegoen garai hartan.

Ugalderen moduan, beste hainbat euskaltzalek ere bat egin zuten proiektuarekin. Tartean izan ziren Imanol Murua Uria kazetari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Nerea Azurmendi kazetaria, eta Txema Auzmendi kazetari eta jesuita.

Esan bezala 1990eko abenduaren 6an loru zuten egunkaria plazaratzea.

Orduan Egunkariko Administrazio Kontseiluko zuzendari izateaz gain, diplomazia lanaz arduratzen zirenetako bat ere bazen Ugalde; Eusko Jaurlaritzaren finantzaketaren bidea irekitzeko itxaropen nagusia ere bai. Azkenean asko kostata, 1994an sinatu zuten akordioa Eusko Jaurlaritzarekin, Joseba Arregirekin. Hazkunde-urteak izan[12] ziren gerokoak.[11]

2000an Martin Ugalde Administrazio Kontseiluko ohorezko lehendakari izendatu zuten eta Torrealdai bihurtu zen administrazio kontseiluko buru.[13][14] 2003an egunkaria itxiarazi zuten arte. Itxiera gertatu zenean Euskaltzaindiak egin zuen adierazpenean gertakari haiengatik bere kezka larria adierazi zuen, eta orobat, "Martin Ugalde jaun euskaltzain ohorezkoaren egoeragatik".[15]

285 zutabe edo artikulu argitaratu zituen egunkarian 1990 eta 2013ren artean.[16] [17] Hamabostero argitaratzen zituen zutabeak. Denetarik lantzen zuen: gai historikoak, hemerotekakoak, aktualitatearekin lotutakoak, euskarari buruzkoak…[18]

"Josemi Zumalabe eta Joseba Jaka izan zituen gogoan Martin Ugaldek Egunkariaren 10. urteurreneko jaian".[19]

Idazlea

Guztira, Martin Ugalderen 1.662 idazlan jaso zituen Jakin-ek 2021ean haren obra digitalizatu zuenean, 58 urtez (1946-2003) idatzitakoak sei multzotan sailkatu zituzten: 46 liburu, 57 liburu atal, 2 liburuxka, 1.548 artikulu (69 egunkari eta aldizkaritatik ateratakoak), 46 itzulpen, 2 liburutan editore/modatzaile, eta 4 berrargitalpen.[16]

Idazle moduan, euskarazko ipuingintza modernoaren aitatzat ikusten da, 1961eko Iltzailleak narrazio-liburuagatik. Venezuelan argitaratutako lan horretan, Latinoamerikako literaturan hain ospetsua zen narraziogintza euskal literaturara ekarri zuen.[4]

« Hizkuntzak etxeak dira [...] Venezuelara joan behar izan zuenean, hango gazteleran hartu zuen aterpe, eta hango jende xeheaz idatzi zituen ipuinak. Erbesteraturiko idazle erdaldunek ez zuten ahaleginik egin Amerikako hizkeretara hurbiltzeko, Ugaldek ez bezala. [...] Gazteleraz idazle gisa trebatu arren, ez zion bizkarra erakutsi euskarari.

Historiaren biktima izanagatik, historiaren egile.

»

Anjel Lertxundi[20]


Bizitza osoko lanarekin bibliografia oparoa utzi zuen: ipuinak, saioak, antzezlanak eta eleberriak.[21]

Martin Ugalderen liburu-azal batzuk. (Berria, Gorka Arrese. 2021-11-07))

Ipuinak

Antzerkia

Eleberria

Martin Ugalderen omenezko ekitaldian, 1997an (iturria: Aiurri aldizkaria)

Historia lanak

Saiakera

  • Unamuno y el vascuence: contra-ensayo (Ekin, 1966)
  • El problema vasco y su profunda raíz político-cultural (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, 1980)

Kazetaritza

Sariak eta errekonozimenduak

Bibliografia

Erreferentziak

  1. a b Susaeta, Igor. «Letrak bide» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  2. Susaeta, Igor. «Martin Ugalderen obra digitalizatuko dute, eta herritarren eskura jarri» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  3. a b c Torrealdai, Joan Mari. (2004). Martin Ugalderen bizitzan zehar (1921-2004). Euskaltzaindia, Euskera - XLIX.
  4. a b c d (Gaztelaniaz) «Ugalde Orradre, Martín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  5. a b c Iraola, Arantxa. «Nerea Azurmendi: «Kazetari grinak bultzatuta»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
  6. a b c d (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2004-10-05). «Martín Ugalde, escritor» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  7. (Gaztelaniaz) BETI SÁEZ, Iñaki. (2004-10-08). «Martín de Ugalde, una vida y una obra al servicio de la libertad» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  8. a b Agirre, Maider Galardi F.. «Ateak ireki eta hormak gainditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  9. a b Martin Ugalde Kultur Parkea. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  10. «Torrealdai, Joan Mari» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
  11. a b Aperribai, Julen. «Sokaren bi muturrak batu zituen «ametsa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  12. Berria.eus. «"Martin Ugalde" bilaketa. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  13. Maider Galardi F. Agirre. «Ateak ireki eta hormak gainditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  14. «'Egunkaria auzia' | 'Egunkaria'-ren itxierako auzipetuak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  15. Euskaltzaidia. (2003-02-28). Euskaltzaindiaren adierazpena Euskaldunon Egunkariaren itxiwraren gainean.. Euskaltzaindia.
  16. a b «Martin Ugalderen idazlanak. Digitalizazioa - Jakin.eus» www.jakin.eus (jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  17. «"martin Ugalde" bilaketa. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  18. Egunkaria aurrera » Ametsa gauzagarria zen lekura. (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  19. Zabala, Juan Luis. (2000-12-07). «Jende ugari bildu zuten atzo Egunkariaren urteurrena ospatzeko egindako ekitaldiek.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
  20. Berria. «Anjel Lertxundi: «Martin Ugalde, historiaren biktima izanagatik, historiaren egile»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  21. Arrese, Gorka. «Idazle bi, baina bihotz beretik» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  22. Murua Uria, Imanol. (1999-12-15). «Miraria zirudien! EGUNKARIAren sorreran bidelagun izandako Joxemi Zumalabe eta Joseba Jaka gogoratu zituen Martin Ugaldek» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  23. Murua Uria, Imanol. (1999-12-16). «Martin Ugalde 'Honoris Causa'» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  24. Murua Uria, Imanol. (1999-12-16). «Duintasuna, 'honoris causa'» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  25. Larrarte, Joanmari. (2020-07-31). «Joan Mari Torrealdai: 'Euskalgintzaren erreferentea'» www.jakin.eus (Jakin) (Noiz kontsultatua: 2020-08-06).
  26. Lertxundi, Anjel. (1997). Martín Ugalde: leialtasun baten historia : glosak. Andoaingo Udala ISBN 84-921732-1-1. PMC 431434039. (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  27. Torrealdai, Joan Mari. (2003). Martin Ugalde. Bidegileak, Eusko Jaurlaritza ISBN 84-457-1989-0..

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Read other articles:

Suhu rata-rata dari permukaan laut tahunan di seluruh dunia. Data dari World Ocean Atlas 2001 Air laut adalah air dari laut atau samudra. Air laut memiliki kadar garam rata-rata 3,5%. Artinya dalam 1 liter (1000 mL) air laut terdapat 35 gram garam (terutama, namun tidak seluruhnya, garam dapur AKA NaCl).[1] Walaupun kebanyakan air laut di dunia memiliki kadar garam sekitar 3,5 %,[2] air laut juga berbeda-beda kandungan garamnya. Yang paling tawar adalah di timur Teluk Fin...

 

Rickey Henderson, 4th all-time in career times on base. In baseball statistics, the term times on base, also abbreviated as TOB, is the cumulative total number of times a batter has reached base as a result of hits, walks and hit by pitches. This statistic does not include times reaching first by way of error, dropped third strike, fielder's obstruction or a fielder's choice, making this statistic somewhat of a misnomer. Pete Rose is the all-time leader, being on base 5,929 times in his caree...

 

Österreich Kapitän Jürgen Melzer Aktuelles ITF-Ranking 21 Statistik Erste Teilnahme 1905 Davis-Cup-Teilnahmen 83 davon in Weltgruppe 17 Bestes Ergebnis HF (1990) Ewige Bilanz 72:83 Erfolgreichste Spieler Meiste Siege gesamt Thomas Muster (45) Meiste Einzelsiege Thomas Muster (36) Meiste Doppelsiege Alex Antonitsch (13) Bestes Doppel Thomas Muster / Alex Antonitsch (9) Meiste Teilnahmen Jürgen Melzer (33) Meiste Jahre Jürgen Melzer (19) Letzte Aktualisierung der Infobox: 24. Jänner 2018 ...

Atoll reef off Quintana Roo in Mexico Designations Ramsar WetlandOfficial nameReserva de la Biosfera Banco ChinchorroDesignated2 February 2004Reference no.1353[1] Stilt houses off the southwestern end of Cayo Centro on Banco Chinchorro Banco Chinchorro is an atoll reef lying off the southeast coast of the Municipality of Othón P. Blanco in Quintana Roo, Mexico, near Belize. It was featured throughout the 2009 semi-documentary film Alamar by Pedro González-Rubio.[2]...

 

Sports season2023 Archery World CupSportArcheryDuration18 April – 10 SeptemberWorld Cup FinalRecurve Men Marcus D'Almeida Lee Woo-seok Mauro NespoliRecurve Women Kang Chae-young Alejandra Valencia Lim Si-hyeonCompound Men Mathias Fullerton Prathamesh Samadhan Jawkar Mike SchloesserCompound Women Sara López Tanja Gellenthien Dafne QuinteroSeasons← 20222024 → The 2023 Archery World Cup, also known as the Hyundai Archery World Cup for sponsorship reasons, is the 17th edition of ...

 

Kation benzenadiazonium Senyawa diazonium atau garam diazonium adalah kelompok senyawa organik yang memiliki kesamaan gugus fungsional R−N+2X− di mana R merupakan semua gugus organik, seperti alkil atau aril, dan X adalah suatu anion anorganik atau organik, seperti halogen. Garam diazonium, khususnya di mana R adalah suatu gugus aril,merupakan zat antara yang penting dalam sintesis organik pewarna azo.[1] Preparasi Proses pembentukan senyawa diazonium disebut sebagai diazotasi, di...

This article does not cite any sources. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Pulse Megumi Hayashibara album – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (May 2019) (Learn how and when to remove this template message) 1994 studio album by Megumi HayashibaraPulseStudio album by Megumi HayashibaraReleasedDecember 21, 1994 (1994-...

 

Untuk jenis ragi, lihat khamir. KamirEmpat kue kamir ukuran kecilTempat asalIndonesiaDaerahPemalang - Jawa TengahDibuat olehSuku Arab di Kelurahan MulyoharjoSuhu penyajianHangatBahan utamaTerigu, mentega, telurVariasiKamir terigu dan kamir beras  Media: Kamir Kamir, terkadang ditulis Khamir, adalah makanan khas Pemalang asal negara Arab. Kue ini terbuat dari adonan terigu, mentega, dan telur, terkadang dicampur dengan bahan seperti pisang ambon atau tape. Kamir ada dua jenis, yaitu k...

 

Tanzanian singer, dancer, philanthropist and businessman Diamond PlatnumzBirth nameNaseeb Abdul Juma Issack [1]BornTandale, Dar es Salaam, TanzaniaOriginKigoma, TanzaniaGenres Bongo flava Afro-pop Afrobeats soukous RnB Occupation(s) Singer songwriter dancer businessman Actor Instrument(s) Vocals piano guitar drums Years active2009–presentLabels WCB Wasafi Warner Music Group Warner Music South Africa WebsiteDiamond Platnumz on TwitterMusical artist Countries of artists Diamond Platnu...

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Disney Channel Games – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2012) (Learn how and when to remove this template message) American TV series or program Disney Channel GamesDisney Channel Games logo. 2007–2008GenreSportsCreated byArt SpigelDe...

 

Fountain Lage in Minnesota Basisdaten Staat: Vereinigte Staaten Bundesstaat: Minnesota County: Fillmore County Koordinaten: 43° 44′ N, 92° 8′ W43.74-92.136388888889398Koordinaten: 43° 44′ N, 92° 8′ W Zeitzone: Central (UTC−6/−5) Einwohner: 409 (Stand: 2020) Haushalte: 204 (Stand: 2020) Fläche: 2,15 km² (ca. 1 mi²)davon 2,15 km² (ca. 1 mi²) Land Bevölkerungsdichte: 190 Einwohner je k...

 

Motorway encircling Liverpool, England M57 M57 highlighted in blue Show interactive map Shown with North West England motorway network Show North West England motorways mapRoute informationMaintained by National HighwaysLength10 mi (16 km)Existed1972–presentHistoryConstructed 1972–1974Major junctionsSoutheast endHuytonMajor intersections J1 M62 / A5300 J5 A580 J7 M58 / A59 / A5036 Northwest end Switch Island Aintree LocationCountryUnited KingdomPrim...

1989 film This article is about the 1989 Cuban film. For the performing arts function, see Supporting character. For the 2012 American film, see Supporting Characters. Supporting RolesFilm posterDirected byOrlando RojasWritten byOrlando RojasStarringRosa FornesRelease date 1989 (1989) Running time117 minutesCountryCubaLanguageSpanish Supporting Roles (Spanish: Papeles secundarios) is a 1989 Cuban drama film directed by Orlando Rojas.[1] The film was selected as the Cuban entry fo...

 

President of Argentina This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Alfredo Oscar Saint Jean – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (March 2023) (Learn how and when to remove this template message) Alfredo Oscar Saint-JeanAlfredo Oscar Saint JeanInterim President de facto of ArgentinaIn office18 Ju...

 

Supreme law of Fiji Politics of Fiji Constitution History Executive President (list) Wiliame Katonivere Prime Minister Sitiveni Rabuka Cabinet Attorney-General Siromi Turaga Leader of the Opposition Frank Bainimarama Legislative Parliament Speaker: Naiqama Lalabalavu Judiciary Supreme Court Chief Justice: Kamal Kumar Court of Appeal High Court Elections Electoral system Voting Political parties Post-independence elections 1972Mar 1977Sep 19771982198719921994199920012006201420182022Next Local ...

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) قرية حبيل المخسة  - قرية -  تقسيم إداري البلد  اليمن المحافظة محافظة أبين المديرية مديرية لود...

 

Daimler SP250 Daimler is het oudste automerk van het Verenigd Koninkrijk en werd opgericht in 1893. Het werd diverse malen in haar bestaan overgenomen en maakt tegenwoordig deel uit van Indiase autofabrikant Tata Motors. Oprichting Daimler werd in mei 1893 opgericht door Fredrick Simms en anderen als The Daimler Motor Syndicate Limited met als doel het promoten van de (Duitse) Daimler motor (voor boten, automobielen of als statische motor). Motoren gemaakt in Cannstatt, Duitsland door de Daim...

 

У Вікіпедії є статті про інших людей із прізвищем Санчес. Аранча Санчес-Вікаріоісп. Arantxa Sánchez Vicario Громадянство ІспаніяМісце проживання Барселона, ІспаніяДата народження 18 грудня 1971(1971-12-18) (51 рік)Місце народження Барселона, ІспаніяЗріст 169 смВага 56 кгПочаток кар'єри ...

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Live at First Avenue – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2014) (Learn how and when to remove this template message) 2013 live album by Trampled by TurtlesLive at First AvenueLive album by Trampled by TurtlesReleasedNovember 12, 2013Re...

 

Wearable radio antenna SpecificationsFrequency30 - 512 MHzGain-10 dBi at 30.00 MHzPower Input7 wattWeight9 ounces (260 g)Radiating PatternOmnidirectionalCharacteristic impedance50 ΩConnectorTNC / BNCvte Tactical Vest Antenna System (TVAS) is a type of wearable antenna designed for use by the United States Armed Forces. It is claimed that troops equipped with the TVAS are more effective than traditional whip antenna-equipped troops due to better concealment of the equipment and mobility ...

 
Kembali kehalaman sebelumnya