Lizarraldea ([lis̻aralðe.a]) Nafarroako mendebaldean dagoen eskualde edo azpizona bat da, Nafarroako eskualdeak antolatzen dituen Nafarroa 2000 zonifikazioaren arabera. Horrela, Vianaldeak edo Estellerri Mendebaldeak eta Lizarraldeak edo Estellerri Ekialdeak, Estellerria izeneko zona osatzen dute. Arabako mugan dago kokatua.
Lizarraldea azpizonak, zonifikazio plan berbereko Vianaldea eta Ebro Garaiko Erribera azpizonek gehi Goñerri, Girgillao eta Artazu udalerriek, aurreko Lizarrako merindadearen lurralde bera hartzen dute.
Geografia
Mugakideak
Eskualde mugakideei dagokienez, honako hauek ditu: iparraldean Sakana, ipar-ekialdean Iruñerria, erdi-ekialdean Garesaldea, hego-ekialdean Tafallaldea, hegoaldean Erribera Garaia, hego-mendebaldean Vianaldea eta ipar-mendebaldean Arabako Mendialdea.
Euskarari buruzko Foru Legean xedatuaren arabera, eskualde honetako udalerriak eremu ez euskaldunean nahiz eremu mistoan daude kokatuta. Horrela, eremu bakoitzean dauden udalerriak hurrengoak dira:
2007an Garean Euskaldunon Elkartea sortu zuten Lizarran, hizkuntza sustatu eta normalizatzeko. Hasieratik aldizkaria argitaratzeari ekin zioten eta, bost urte geroago, bloga ipini zuten martxan. 2017an, azkenik, baliabide guztiak bateratu zituzten webgunea bakar batean, hala Lizarraldean nola Izarbeibarrean ere barne hartzen dituena.
Udalerriak
Lizarraldeak dituen 43 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2011ko biztanleen kopurua agertzen delarik: