Zubia[1][2]itsasontzi baten egitura garaiena da, gidatu eta gobernatzeko lekua, hortik kapitainak itsasontziko beste lekuetara bidaltzen ditu aginduak. Horregatik, aginte zubia ere esaten zaio. Bertan aurki ditzakegu lema-gurpila eta nabegazio kontrolatzeko beste instrumentu beharrezkoak.
Izena bapore-ontzietatik dator, berau bultzatzeko zituen bi gurpil handien artean kokatuta zegoen zurezko zubi itxurako egituratik.
Itsasontzia dartsena baterantz mugitzen denean bereziki erabilgarria da aginte zubia, normalki gainegituraren goialdetik dago, eta horrela itsasontziko eskubialdea hobeto ikus daiteke. Honek errazten du maniobra kapitainari, kaia ikus-eremuan kokatzen bait du.
Ontzia nabigatzen denean, aginte zubian beti dago kapitaina edo beste ofizialen bat, nabigazio kontrola eta itsasontziaren gobernua orduoro mantentzeko.