Geratu diren arrasto nagusiak Antzinako Erromako sasoiko hilarrietan, estelatan zein jainko-jainkosei eskainitako inskripzioetan daude. Hor, latinez idatzitako testuen baitan, 400 bat pertsona-izen eta jainko eta jainkosen 70 bat izen ageri dira. Hala ere, izen hauetaz gain ez da akitanierazko testurik aurkitu.
Izendapenaren esanahi zehatzari dagokionez ez dago adostasunik, eta antzinako euskara, antzineuskara, eta baskonikoa hitzekin nahastuta ager daiteke[oh 1].
Pertsonen eta jainko-jainkosen izenak
Akitanierazko izenak dituzten aztarnak Pirinioen iparraldean zein hegoaldean aurkitu dira.
Iparraldean, Novempopulania (Akitania) erromatar probintzian 400 antroponimo (pertsona izen) eta 40 teonimo (jainko- eta jainkosa-izen) aurkitu dira:
Eremu hauetatik urrun, agertu dira izenak beste leku hauetan:
Hagenbach-en (Alsazian) erromatar garaiko piezak zituen altxor bat aurkitu zen, eta tartean, jainko-jainkosei eskainitako zilarrezko xaflak, eskaintzailearen izendunak gehienak. Horietako izen asko akitaniarrak ziren[8]: Andossus, Xembe, Xembesus[9][10][11].
Ascoliko brontzea, Erroman agertu zen K.a.-tik II mendeko dokumentua da. Bertan Turma Salvitana-ko zaldunen izenak agertzen dira. Soldadu mertzenario hauek Ebro bailarako hainbat herritakoak izanik, iberierazko izenak dituzte batez ere, baina izen batzuk euskal ezaugarriak dituzte: Enneges[12], Arranes eta Arbiscar[13].
Akitanieraren eremua ekialderantz gutxienez Arango haraneraino eta iparralderantz gutxienez Biscarrosseraino iristen zela erakusten duten aztarna toponimikoak daude[28]. Atzizkitzat ‑os, ‑osse, ‑ons, ‑ost eta ‑oz dituzten toponimoak (Biscarrosse, Biscarrués, Bardoze, Beskoitze...) jatorri akitaniarrekoak direla uste da. Elementu horri Pirinioen bi aldeetan sendo eutsi zaio toponimian, eta hizkuntzaren jarraitutasuna adierazten du. Akitanierazko onomastika topatu egin da Pirinioetako mendebaldeko bi aldeetan, gaur egun Aragoi, Euskal Herria, Errioxa, Soria eta Gaskoiniakoak diren lurraldeetan.
Hegoalderago garai hartako euskararen aitzindaria izan daitekeen hizkuntzaren aztarnak, topatu dira Soriako iparraldean, Tierras Altas delako eskualdean, Nafarroa Garaian, Errioxan. Lurralde horiek ez ziren akitaniarrak, baina hala ere, "Akitaniera" edo "Eusko-akitaniera" izendapenak erabili zian dira denek multzo bat osatzen dutelako, euskararen aitzindaria den edo diren hizkuntza edo hizkuntz taldea.
Akitanierazko hitzak dituzten idazkunen irudi gero eta gehiago[30] topa daitezke Interneten:
ILVRBERRIXO / ANDEREXOEscunhau elizan topatutako testua. (Gaur egun ikusten dena, Escunhauko elizan aurkitu zuten jatorrizkoaren testuaren kopia da).[31]
Saint-Aventinen topatutako idazkuna. Abellio jainkoari eskainitako aldarea. CIS(S)ON hitza birritan agertzen da, gaur egungo euskarazko gizon hitzaren antzinako aldaera, ziur aski.[33]
Cazaril-Laspèneseko Saint-Martin elizaren horman berrerabilitako hilarri kubikoa (cippus). Akitanierazko izenak: Orkotar, Hotar, Senar edo Sentar eta Bontar.
Lergako hilarrian erraz irakur daiteke: UMMESAHARF, hau da, "umme sahar(i) f(ilius)". (Proposatu den itzulpena, egungo euskaraz: "Ume, Zaharren semea")[34]
Saint-Julien kaperan, Saléchan, Pirineo-Garaiak, Okzitania. Latindar esaldiaren barruan "nescato" izen akitaniarra irakur daiteke.
Hauteson eta Halscotar izenak dituen hilarria.
Valcabrèreko Saint Just basilika dagoen hilarria. Akitanierazko bi pertsona izen ditu: Hautenso eta Haiscotar.
Viv(us)/ Fuscus Tottonis f(ilius)/ sibi et uxori/ Neureseni Sendi f(iliae)/ )(obito) Lucilio fili / Luciliae filiae. Fuscus, Tottonisen semea denaren hilarria, bere emaztea, Neureseni, Sendiren alaba da.
Erge jainkoari eskainitako aldaretxoa.
Hontharrisen hileta plaka. Anlar-en aurkitua, gaur egun Saint-Bertrand-de-Comminges-en dago. Plakan idatzi zen idazkuna CIL XIII 306 da.
Ikertzaileak
Hainbat historialari eta hizkuntzalarik ikertu dituzte akitanieraren arrastoak. XIX. mende amaieran, Achille Luchairek 1877an eta 1879an publikatu zituen bi liburutan euskara, gaskoia eta akitanieraren arteko lotura egiten du. 1892. urtean Julien Sacaze frantziarrak Inscriptions antiques de des Pyrénées[35] liburuan katalogatu zituen idazkun horiek. Gero, 1931. urtean, Raymond Lizop frantsesak, bere tesia aurkeztu zuen Tolosako unibertsitatean: Le Comminges et le Couserans avant la domination romaine, eta bertan Saint-Bertrand de Cominges-en aurkitutako inskripzioak aztertu zituen. Hain zuzen ere, herri horretan aurkitu dira orain arte akitanierazko izenak dituzten inskripzioen multzo handiena.
↑Gorrochategui Churruca, Joaquín. 2007. “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, in: M. Mayer; G. Baratta; A. Guzmán (ed.), Acta XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae, Barcelona, 629-634 or.
↑(Gaztelaniaz)Gorrochategui Churruca, Joaquín. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Servicio Editorial Universidad del País Vasco y la colaboración de Universidad de Salamanca, Secretariado de Publicaciones e Intercambio Científico ISBN84-7585-013-8. PMC14272684. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
Astrain Nuñez, Luis. 2004. (Gaztelaniaz)El euskera arcaico. Extensión y parentescos. Tafalla: Txalaparta. ISBN 8481363006
Gorrotxategi Txurruka, Joakin;Igartua, Ivan; eta Lakarra, Joseba A. (arg.). 2018. Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Aleak, euskaraz, 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan) ISBN: 978-84-457-3433-9.
Beltrán 1986: F. Beltrán Lloris, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y onomástica de las Cinco Villas”, in: Actas de las I Jornadas de Estudio sobre las Cinco Villas, Zaragoza, 1986, 53-93.
Espinosa y Usero 1988: U. Espinosa y L. M. Usero, (Alemanez) “Eine Hirtenkultur im Umbruch; Untersuchungen zu einer Gruppe von Inschriften aus dem conventus Caesaragustanus (Hispania Citerior)”, Chiron 18, 1988, 477-504.
Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 1993: (Gaztelaniaz) “Onomástica Indígena de Aquitania: adiciones y correcciones I (OIA Add. I)”, in Festschrift für Jürgen Untermann zum 65. Geburstag, Innsbruck 1993, 145-55.
Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2003: (Gaztelaniaz) “Las placas votivas de plata de origen aquitano halladas en Hagenbach (Renania-Palatinado, Alemania)”, Aquitania 19, 2003, 25-47.
Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2004: (Gaztelaniaz) “Las raíces lingüísticas de Navarra”, in: R. Jimeno y J. C. López-Mugartza (editoreak.), Vascuence y romance. Ebro-Garona, un espacio de comunicación, Pamplona, 2004, 105-22.
Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2006: (Gaztelaniaz) “Onomástica vascona y aquitana: elementos para el conocimiento de la Historia Antigua de Navarra”, in: J. Andreu (ed.), Navarra en la Antigüedad: propuesta de actualización, Iruñea, 2006, 111-36.
Gorrotxategi Txurruka, Joakin; 2007: (Gaztelaniaz) “Onomástica de origen vasco-aquitano en Hispania y el Imperio Romano”, en: M. Mayer et al. (editoreak), XII Congressus Internationalis Epigraphiae Graecae et Latinae Bartzelona, 2007, 629-34.
A. Luchaire 1876-77: A. Luchaire, (Frantsesez) “Les origines linguistiques de l’Aquitaine”, Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Pau , 1876-77, 349-423.
Koldo Mitxelena 1961: L. Michelena, (Gaztelaniaz) “Los nombres indígenas de la inscripción hispanorromana de Lerga”, Príncipe de Viana 82-83, 1961, 65-74.
G. Piras 2004: G. Piras, (Italieraz) “Un miles della cohors III Aquitanorum in un’iscrizione funeraria proveniente da Ardara (Sassari): nota preliminare”, L’Africa romana 15, 2004, 1543-1556.
Velaza 1995: J. Velaza, (Gaztelaniaz) “Epigrafía y dominios lingüísticos en territorio de los Vascones”, in: F. Beltrán (ed.), Roma y el nacimiento de la cultura epigráfica en Occidente, Zaragoza 1995, 209-18.