Itza Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldeko mugan dago, Sakana eta Iruñerriaren arteko gunean. Inguruko udalerriek bezala, klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren arteko trantsiziozko klima azpimediterraneoa da nagusi. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak dira, Iruñean baino zertxobait ugariagoak. Tenperatura 13-14 gradu artekoa da.
Udak lehorrak izaten dira, eta prezipitazio gehienak ekaitz moduan jausten dira, urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena dira. Neguan hamar bat egunetan elurra egiten du.
1942an lehengo Itza Zendea eta Gulibarrak batu ziren, baina hala ere ia XX. mende osoan zehar izandako populazio beherakadak ez zuen etenik izan 1980ko hamarkadara arte. Ordutik biztanle kopurua hazten ari da eta 2011n 1.135 laguneko populazioa izatera iritsi zen Itza.
Itzako biztanleria
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 28 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 3,09 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
Harlangaitzez egindako eraikuntza da, egurrezko egitura, eta bi fatxadetan, inguruko eraikinek duten estilo bera dauka. Kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. XX. mendearen amaieran, eraikina zaharberritzeko proiektu bat aurkeztu zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.
HELBIDEA: San Andres kalea z/g (Eritze kontzejua)
Udal hauteskundeak
1999tik2011ra Itzako alkatea Grupo Independiente de Iza (GII) taldeko María Socorro Pérez Ollo Eritzeko auzokidea izan da. 2007an taldeak lau zinegotzi eskuratu zituen, eta, hortaz, gehiengo osoa udaletxean. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %2,11) eta boto zuriak 10 (%1,80). Abstentzioa %27,67koa izan zen.
Testigantza idatziek eta toki izenek adierazten duten bezala, XIX. mendearen bigarren erdira arte, euskara zen Zendeako hizkuntza nagusia, hegoaldeko goi nafarrera hain zuzen ere. Izan ere, Iruñetik urrun samar egoteak zein aldameneko ibarrak ere euskaldunak izateak azaltzen dute mantentze hori. GulibarrakXX. mendera arte eutsi zion euskarari.
Itza Zendeako parrokia Oskiako Ama Birjina da, eta bere omenez, erromeria antolatzen da urtero maiatzaren 15eanAtondon dagoen baselizara. Horrez gain, herri bakoitzak berezko jai-egunak dauzka:
Zuastiko jaurerriko jauregia: XVI. mendean eraiki zen, XX. mendearen amaieran berriztu zen, eta gaur egun Zuastiko golf zelaiko harrera eraikina da, bertan jatetxea, kafetegia, eta ekitaldiak egiteko aretoak daude.
San Martin Toursko eliza, Itzan dagoen XIII. mendean eraikitako harrizko egituradun eliza da.