Adarretako marasmioa edo xiria (Collybiopsis ramealis) Marasmiaceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Haragi gutxi du kontsumitzeko. Adarretan hazten diren Marasmius txiki sinpatikoenetako bat da, eta hainbat espezie ezagutzen dira.
Kapela: 0,5 eta 1,5 cm arteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldua edo apur bat hondoratua erdian; arrosa zurbil edo arrosa-okre kolorekoa. Azal zimurtsua eta matea.
Orriak: Zuriak edo apur bat arrosaz tindatuak; nahiko zabal, tartean orritxorekin, meheak, itsatsiak edo apur bat dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Laburra, normalean okertua, pixka bat lodituta substratuarekin txertatzean, zuria edo arrosaz koloreztatua, edo gorri-lehoi kolorekoa; behealdean iletxoz estalita dago, ikusten direnak edo ez.
Haragia: Mehea, mintzezkoa, eta usain berezirik gabea.[2]
Etimologia:Marasmiellus terminoa grezierazko “marasmus” hitzetik dator, ahulgarria esan nahi du. Ramealis epitetoa latinetik dator, adar, esan nahi duen "rameus" hitzetik. Adarretan hazten delako.
Jangarritasuna
Ez du sukaldaritzarako interesik, haragi gutxi duelako.[3]
Nahasketa arriskua
Marasmius rotula delakoarekin eta adarretan hazten diren beste Marasmiellus txiki batzuekin, hainbat espezie ezagutzen dira.[4]
Sasoia eta lekua
Udako azken euriteekin agertzen da, eta udazkenean; hostozabaletako adar erorien edo enbor hiletan, oteen adaxka hiletan, bakanagoa da koniferetan, oso ohikoa da gure basoetan.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Martinika, Panama, Ekuador, Brasil, Europa, Errusia, Hego Korea, Taiwan, Australia, Benin, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Zimbabwe.[6]