Gibelaranja orinduna edo Gibelorriska maltzmina (Russula badia) Russulaceae familiako onddoespeziea da.[1][2] Ez da jangarria, zapore oso min bizi iraunkorra duelako.
Deskribapena
Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Erregularra, solidoa eta haragitsua, ertz ez oso ildaskatua, Hasieran geruza oso opakua, gero distiratsua, bernizatua bezalakoa. Kolorea purpura-gorria, baina baita beltz-purpura, more-marroia, arre-gorrixka, arrosa-okre-krema kolorekoa, etab.
Orriak: Nahiko estuak, estu, libreak, hori-limoi kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 - 10 x 1 - 2,3 cm-koa, oso sendoa eta gogorra, zilindrikoa, pruina fin batekin, arrosa oinarrian, batzuetan erabat arrosa; beste batzuetan zurixka.
Haragia: Zuria, hasieran zapore gozo tipikoa duena, ondoren, zenbait minutu igarotakoan, ezin onartutako min bizi eta sutsua. Zedro zuraren usaina du (batez ere orria estutzean). Fenol-arekin gorriz margotzen da lehenik, eta, ondoren, arre-txokolate kolorez.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Badia epitetoa ere latinetik dator, gorrixka esan nahi duen "badius" hitzetik. Bere koloreagatik
Jaso daitekeen Russula pikanteena da. Garraztasuna mastekatu eta minutu batzuetara agertzen da; izaera organoleptiko honek, asko laguntzen du perretxikoa ezagutzen. Russula melliolens eta Russula decipiens delakoekin ere nahas daiteke.[5]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetan eta hostozabalen basoetan.[6]