Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Amanita ovoidea f. proxima (Dum.) E.-J. Gilbert. 1918.
Amanita ovoidea var. proxima (Dum.) Singer. 1947.
Amanita ovoidea var. proxima (Dum.) Kühner & Romagn. nom. inval. 1953.
Amanita solitaria var. proxima (Dum.) Bertaux. 1964.
Amanita ovoidea var. proxima (Dum.) Bon & Courtec. 1987. Doc. Mycol.
Deskribapena
Kapela: Hasieran arrautza itxurakoa, gero bolba apurtu egiten zaio eta 5-22 (30) cm-ko diametroa duen kapela agertzen da, hasieran globo itxurakoa gero ganbil-lautua. Ertza ildaskatu gabea, errezel orokorraren hondarrek eragindako flokoso-irintsua eta heltzen denean makurretik laura. Azala leuna eta distiratsua, oro ar, errezel orokorraren hondarrik gabe eta kolore zuritik zuri-kremara eta batzuetan herdoil koloreko orbanekin.
Orriak: Libreak, estu, sabeldunak, zuriak eta erreflexu arrosaren bat dutenak.
Orri libreak: Kirtenera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, 8-15 x 1-2,5 cm-ko kolore zurikoa, eraztunaren ondarrekin eta oinarria erraboil samarrekoa, mintzezko bolba batez inguratua eta okre-lur kolorekoa.
Eraztuna goian eta apur bat mintzezkoa, baina iheskorra eta beti hondarrak uzten dituena.
Haragia: Zuria, usain ahulekoa eta zapore gozoegia duena, baina ez atsegina.[2]
Etimologia: Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa.
Toxikotasuna
Toxikoa
Nahasketa arriskua
Tamaina handiagoko Amanita ovoidea-rekin nahas daiteke, ukipen txikienarekin eskuak zikintzen dituzten eraztun eta oin irintsuekin.[3]
Frogatuta dirudi Amanita proxima toxikoa dela eta Amanita ovoidea berriz ez.
Sasoia eta lekua
Lur kareduneko artadi eta pinudietan hazten den espezie berozalea.