Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Gibelgorri okagarria(Russula emetica)Russulaceae familiako onddoespezie bat da. Bereizteko espezie zaila da eta aldaerak ditu. Zapore mina duenez, ez dugu jango konturatu gabe.[1]
Deskribapena
Kapela: 6 eta 9 cm arteko diametrokoa, gorria edo gorri-zinabrio kolorekoa; lehenik ganbila, gero laua eta azkenik hondoratua. Azala leuna, distiratsua eta banangarria da, ertza ildaskatua eta erdialdea baino zurbilagoa.
Orriak: Zuriak, berdinak, libreak edo itsatsiak, ez oso estu eta tarteko orritxorik gabe.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, zuri garbia, liraina, betea eta hauskorra.
Haragia: Zuria, mamitsua, biguna, zapore garratza, mina, eta usain atseginekoa. Sulfato ferrosoarekin arrosa zurbil kolorea hartzen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Emetica epitetoa grekotik dator, "emetikos" hitzetik, oka eginarazten duela esan nahi du. Bere efektu toxikoengatik.
Jangarritasuna
Baztertu egin behar da. Zapore garratz eta minagatik eta batzuentzat toxikoa izan daitekeelako.[3]