Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Ziza-ilun lilakor

Ziza-ilun lilakorra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma orirubens
Quél., 1872
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza-ilun lilakorra (Tricholoma orirubens) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Jateko nahiko ona, zapore onekoa.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Ganbila, kamutsa, ezkataz estalia edo xerlo arre ilun kolorekoekin edo ia beltzekin, ertzerantz sakabanatuaz, hondo zurixka edo gorrixka agerian utziz; erdia uniforme belusatua mantentzen da.

Orriak: Nahiko zabal eta lodiak, zuriak edo grisez tindatuak, ertzak gorritzeko joera dute, gainera, orban gris-beltzaxkak ager daitezke.

Hanka: Nahiko laburra hasieran behintzat, sarritan pixka bat loditua oinarrirantz. Zuria eta biluzia eredu-forman, baina forma batzuetan, beheko aldean, zuntzexka finak edo metxa arreak izaten ditu. Mizelio horitik edo sufre zurbil kolorekotik sortzen da, eta oinarria, askotan, urdinez edo berde-urdinez tindatuta egoten da, non gorritasun nahiko nabarmena baitu.

Haragia: Zuria, gorritzeko joerarekin, lodia eta hauskorra. Ebakia eginez gero, ordubete edo bi ordu igaro ondoren, zain urdin batzuk ikusten dira, eta, ondoren, oinean gorritu egiten da, amaieran kolore arrosa-purpura bizia hartzen du. Usain eta zapore bereziki irintsuak ditu.[2]

Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Orirubens epitetoa berriz latinetik dator, gorritu egiten da, esan nahi duen "rubens" hitzetik. Orriek eta haragiak hartzen duten koloreagatik.

Jangarritasuna

Jateko nahiko ona, eskualde batzuetan estimatua, mamitsua eta zapore onekoa delako.[3]

Nahasketa arriskua

Tricholoma pardinum edo Tricholoma tigrinum pozoitsuekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean; ez da oso arraroa hostogalkorren baso ilun eta hezeetan ikustea, batez ere mendiko pagoen azpian.[5]

Banaketa eremua

Europa, Japonia.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 200 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 305 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 244 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 144 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

Kembali kehalaman sebelumnya