Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, erdi esfera formakoa edo globo itxurakoa, arre-okre antzeko koloretik, arre-gorrixkara doan kolorekoa, fibriloso-ezkatatsua.
Orriak: Meheak, libreak, sabeldunak, arrosa-haragi kolorekoak, gero, gris-arrosak, eta zahartzean marroi-gorrixka txokolate kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Luzea eta mehea, zilindrikoa. Zuria, eraztun sinplea, zabala
Haragia: Mehea, zuria, apurtzean arrosa edo gorri-arrosa bilakatzen da.[2]
Etimologia:Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik Silvaticus epitetoa, oihana, basoa, esan nahi duen "silva" hitzetik dator, baina baita basatia eta alderrai ere
Agaricus haemorrhoidarius delakoarekin nahas daiteke, hau hostozabalen azpian hazten da. Agaricus sylvaticus barruan Möller-ek, hainbat mota bereizten ditu.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, gutxitan hostozabalen azpian. Ohikoa.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Hawaii, Kaukasia, Israel, Errusia, Kazakhstan, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Hegoafrika, Brasil, Mongolia.[6]