Kapela: 10 eta 15 cm artekoa, zaldi apatxaren itxurarekin eta hankarik gabe, Phellinus guztiak bezala. Hainbat ildo zentrokidez zehaztutako zirrikitu asko ditu, azala beltzaxka eta distiratsua du, eta ertza okrea edo zurixka.
Tutuak: Marroi-herdoil kolorekoak eta geruzatuak.
Poroak: Oso txikiak eta pruina zurixka ez oso iraunkor batekin, marroi ilun kolorekoak.
Haragia edo bilbea: Oso gogorra eta marroi-lehoi kolore ilunekoa.[2]
Etimologia:Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik. Nigricans epitetoa berriz latinetik dator, belztu egiten du, esan nahi duen "nigricans" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
Phellinus igniarius delakoaren antzekoa da, baina txikiagoa da, burlet gehiago ditu eta zarakarra ilunagoa eta distiratsuagoa du.
Sasoia eta lekua
Hainbat hostozabalen zuhaitzetan hazten da, baina batez ere sahatsetan eta urkietan.[3]
Banaketa eremua
Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia, Hegoafrika.[4].