Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.
Oina bota eta kapela bakarrik jatea gomendatzen da. Hobe da hornigai gisa edo beste perretxiko batzuekin nahastuta erabiltzea.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, ondoren laua, azkenean uhindua eta apur bat hondoratua; matea, glabroa edo apur bat ezkatatsua, kolore arre-gorrixka, erraz koloregabetzen dena.
Orriak: Oso lodiak, zabal, ez oso ugariak, itsatsiak edo dekurrente samarrak, haragi kolore argikoak, esporetatik datorren hauts zuri batek estaltzen ditu.
Otri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzea, haritsua, zaila, kapelaren antzeko kolorekoa edo mateagoa, oinarrian mizelio zuri bat duela, edo bioleta kolorekoa Laccaria bicolor espeziean.
Haragia: Mehea, arrosa kolorekoa, lehortzean zurbildu egiten da. Usaina eta zaporea ez dira oso nabarmenak.[2]
Etimologia:Laccata epitetoa Erdi Aroko latinetik dator, tindatzen esan nahi duen "laccare" hitzetik. Orrien koloreagatik.
Jangarritasuna
Jangarria, baina ez oso mamitsua. Beste perretxiko batzuekin nahastuz gero nahiko ona da.[3]